ZARAUZKO BETERANOEN 21. IBILALDIA

Aurten, 21.aldia izango da Beteranoen ibilaldia ospatuko dela. Aurten Urbasako Pagadi Xarmanta izango delarik

Autobusak parkinean utziko gaitu eta hemendik hasiko dugu 4km neurtzen duen ibilbidea. (100 metro desnibela).  Marra zuri eta berdeak jarraituz joango gara bidean zehar elkarrekin. Momentu batean ezkerretara artzainen txabola bat ikusiko dugu eta bere alboan ikatza egiteko tontor bat. 

Bidea aurrera jarraituz, 2 km ingurura, lehenengo harriak ikusiko ditugu; handiak eta forma berezikoak dira (animaliak zein naturako izakiak irudikatu ditzakegu). Leku zoragarria da eta bertan argazkiak atera eta irudimena lanean jartzeko aprobetxatu dezakegu. 

Nahi duenak ibilbide honi jarraipena eman diezaioke, beste 8 km joan-etorria eta,  250 metro desnibela duen ibilbidea osatuz

Animatu irteera hau egitera. Bata eta bestea, ederrak dira eta!

IRTEERA: 8:30tan Agoueseko biribilgunean, eta ondoren Iñurritzako autobus geltokian. 

PREZIOAK:  Autobusa: 10 euro.

Bazkaria: 30 euro. 

IZEN-EMATEA: Pagoeta Mendizale Elkartean, apirilaren 17 eta 18 an (18:30-20:00 bitartean). 

Download “Beteranoen 21. Ibiladiko track-a”

Beteranoen-bi-ibilaldiak.gpx – Downloaded 11 times – 132,49 KB

APIRILAK 14: BERIAIN

Goñi eta Olloko haranak ez dira oso ezagunak, baina beren lurrak hedatzen diren Andimendiko goi-lautadetan jende andana ibiltzen da oinez zein mendiko bizikletaz. Batik bat Beriaingo gainean dagoen San Donato baseliza izan da horien guztien jomuga, baina azken urte hauetan gertu dagoen Olibesarioko saroian kokatu duten Euskal Herriko erdigune geografikoa dela eta, zonalde honek interes berezia piztu du eta mendizale askoren erreferentzia geografikoa eta sinbolikoa bihurtu da.

San Donato baseliza Nafarroako Sakana eskualdean dagoen Uharte Arakil udalerriko lur-sailetan dagoen baseliza da. Zehazki, Beriain mendiaren gailurrean dago, 1.493 metroko garaieran. Jende askok modu okerrean Beriain mendiari San Donato mendia ere deitzen dio, mendi honen gailurrean dagoen San Donato baselizarekin nahasturik. eraikina bi zatitan banatuta dago: bata, baseliza bera, eta bestea mendizale eta ibiltarientzako aterpea dena.

Antzinako baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna da; dena dela, 1642 urteko aipamena dago. Egungo garaietan, berriz, eraberritu izan zen 1906an. Geroago hondatuz joan zen, harik eta 1958an berreraiki zuten arte. 2005. urtean eraikinaren barnealdeko egoera tamalgarria zela eta (zikinkeria, idazki eta margo politikoak, zaborrak, bertaratutako batzuen utzikeria…) zaharberritu egin zen. Horretaz gain, kontutan hartu beharrekoa da baselizaren kokapena: ingurune isolatua, garaiera handian, baldintza klimatologiko gogorrak… guzti hauek denek baselizaren kanpoaldea denbora igaro hala asko kaltetu zuten. Baselizaren barrenean, aldarearen harriak San Donato eta San Kaieten irudiak eusten ditu, bi hauek izatez igeltsuzko erreplikak direlarik. Nafarroako baselizetan altuen dagoena da Beriain mendiko hau.

Euskal Herriko erdigune geografikoaren kokalekua aurkitzea ez da batere erraza ,bide nagusitik ez baita ikusten eta erne ibili behar da Olibesariko saroira iristean zutarri baten inguruan jarrita dauden hiruzpalau zirkulu zentrokidez osaturik dagoen erdigunea topatzeko. Paisaia aldagaitza, harriz eta belarrez osatutako izaera soila. Goi-lautadan altzoa dirudien sakonunea, isiltasuna nagusitzen den leku berezia.

Erdigunea kalkulatzeko masa zentroaren propietate bat erabili zuen Felix Isasa ingeniariak: gorputz bat edozein puntutatik zintzilikatzean, puntu horretatik marraztutako marra bertikala masa-zentrotik pasatzen da beti. 1:200.000 eskalako mapan komertzial bat euskarri batean itsatsi, bertan Euskal Herriaren mugak marraztu eta ahalik eta zehaztasun handienaz moztu zuen. Ondoren, perimetroko puntu batetik zintzilikatu eta marra bertikala marraztu zuen. Berdin egin zuen lehenengotik 90 grafdura kokatutako perimetroko beste puntu batetik. Marraztutako bi marrak elkartzen diren puntua maparen barizentro edomasa-zentroa da. Puntu hori dagoen maparen zatia 8 aldiz handitu zuen, 1:25.000 eskalako mapa lortuz eta handitutako mapa hori inguruko katastroko mapan gainezarri zuen, erreferentzia bezala Unanu, Ihabar eta Goñi herriak erabiliz. Erabilitako metodoak 250 metroko zehaztasun muga du. Kalkulua egitean Euskal Herriko zazpi herrialdeak izan zituen kontuan, Trebiñu eta Villaberde Turtzioz bezalako barrendegiak barne hartuz, ez hala Petilla Aragoi eta Eskiula. Kostari dagokionez, itsaso irekia ez den guztia barne hartu zuen, hau da, badiak, portuak, ibaiak… Petilla Aragoi barne hartuz gero 112 metroan aldatuko litzateke erdigunearen kokapena eta Bilboko portua (17 km²) kanpo utziz gero berriz 90 metroan. Aldaketa horiek aurrez aipatutako zehaztasun mugaren (250 metro) barruan daude. (Informaio iturria: Wikipedia).

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30an. 

Download “Beriain Track-a”

Beriaingo-itzulia.gpx – Downloaded 24 times – 75,66 KB

“Gipuzkoa kaxkoz kaxko” emanaldia, martxoaren 15ean

Bazkide hori:

Martxoaren 15ean, Gipuzkoa kaxkoz kaxko egitasmoa aurkeztuko digu Daniel Txoperena zarauztarrak. Pagoeta MEren egoitzan izango da, 19:00etan. Danielek berak honela animatu nahi zaitu bere lana ezagutzera:

“600 tontor inguru. Horiexek dira Euskal Mendizale Federazioak Euskal Herrian izendatuak dituen gailur nagusiak. Eta horiek guztiak ibilbide zirkular bakar batean lotuko bagenitu? Milaka kilometro, tontor guztiak igo ahal izateko, “kaxkoz kaxko”. Afrikako esaera zahar batek dioenez, elefante handi bat jateko era bakarra koxka txikitan omen da. Horrela, Gipuzkoa kaxkoz kaxko helburu erraldoi horren lehen urratsa dugu. Gipuzkoako 120 gailur, 780 kilometrotan. 21 etapa luze edo 42 etapa lasaiago, zeuk aukeratu. Animatzen?”

Hori ba, anima zaitez, eta zatoz martxoaren 15eko emanaldira.

Etapa bakoitzak bere GPX fitxategia ere badu. Adibidez: Kroketa Bidia 1-Zarautz Zestoa

Zorionak, Daniel, egindako lan bikainagatik, eta eskerrik asko!

Otzaurte- Txurrukopunta- Altzaniako mendiak- Otzaurte

Elkarteak antolatutako hurrengo irteeraren berri ematera gatozkizu: Martxoaren 10ean izango da, , eta  Gipuzkoa eta Nafarroako mendietara joango gara, Otzaurteko ingurutara.

Distantzia: 14 km inguru

Denbora:  6:00 ordu inguru

Zailtasuna:  Erreza, eta ez du zailtasun teknikorik

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30an. 

Ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan eman dezakezu izena, martxoaren 8rarte

Ondo segi,

Batzordea

Download “Otzaurte- Txurrukopunta- Altzaniako mendiak- Otzaurte track-a”

OTZAURTE-TXURRUKO-PUNTA-OTZAURTE-2023-01-04-0905__20230104_0905.gpx – Downloaded 69 times – 63,14 KB

ASTE SANTUA 2024: Milany Mendilerroa

Milany, Santa Magdalena eta Puig Bellet mendilerroak, Kataluniako ipar ekialdean kokatzen diren naturgune aipagarriak dira.

Batzuk aurre Pirineo bezala izendatzen dute.Gehienez 1500 mm-tako,kareharriz eta konglomeratuzko mendiak dira basoz inguruatuak. Ripolles eta Garrotxa artean kokatzen da.

Azpimarratzeoa da lurraldearen ezaugarri hezea, Europa erdialdean hain nabarmenak diren hostogalkorren basoak garatzea ahalbidetzen baitu. Florari dagokionez (mikologia, brikologia eta likenologia), eremu hau oso baliotsua da.

Eremu honetan egiten diren erabilerak, baso,abeltzaintza (Pirineoetako behi arrea eta Ripolleko ardia) eta nakazaritza dira. Turismo eta jolas jarduerak ere egiten dira, bereziki Bracons mendigunean.

Download “Aste Santuko Informazioa”

AsteSantua2024.pdf – Downloaded 448 times – 2,48 MB

Download “Aste Santuko baldintzak eta egitraraua”

Egitaraua-eta-bandintzak-2024.pdf – Downloaded 201 times – 228,73 KB

MARTXOAK 29: VALLFOGONA DEL RIPOLLES-CASTELL DE MILANY

Download “Milany-ko Tracka”

Martxoak-29-Valfogona-castell-de-milany-santa-magdalena-de-cambrils-coll-de-canes.gpx – Downloaded 116 times – 381,66 KB

MARTXOAK 30: PUIGSACALM

Download “Puigsacalm-eko Track-a”

Martxoak-30-circular-sant-privat-den-bas-per-puigsacalm.gpx – Downloaded 103 times – 184,52 KB

MARTXOAK 31: SANT PERE DE TORELLO- LA PORTELLA- BELLMUNT-VIDRA-FORAT MICÓ- SANT PERE DE TORELLO

Download “Bellmunt-eko Track-a”

Martxoak-31-sant-pere-de-torello-bellmunt-vidra-sant-pere-de-torello.gpx – Downloaded 111 times – 102,18 KB

APIRILAK 1: GALACHOS DE JUSLIBOL ETA MIRANDAKO GAZTELUA

Download “Galachos de Justibol-eko Track-a”

Apirilak-1-circular-por-los-galachos-de-juslibol-y-el-castillo-de-miran.gpx – Downloaded 100 times – 85,80 KB

Kun-era espedizioaren emananldia

Egun on denoi!!!

Ostiralari hasiera on bat emateko opari batekin gatoz. 

Datorren ostiralean Iñaki Uyarra zarauztarrak 2006 urtean lagun batzuekin Nepalen egin zuen espedizioaren ikusentzunekoa emango digu.  Kun mendira egindako espedizioa!!!

  • Tíbet txikia.
  • Kun
  • Ladakh Zanskar 
  • India.

Otsailak 23 arratsaldeko zazpiretan. Pagoeta mendizale elkarteko aretoan izango da diapositiba emanaldia.

Animatu!!

Batzordea

2023ko ohiko batzar nagusia

Bazkide hori:

Honen bidez jakinarazten dizugu Pagoeta Mendizale Elkartearen 2023ko ohiko batzar nagusia otsailaren 22an izango dela, elkartearen egoitzan.

Ohi bezala, lehen deialdia 19:45ean izango da, eta 20:00ean bigarrena.

Hauek dira batzarrean landuko diren gaiak:

  1. 2022ko akta irakurtzea eta, bidezkoa bada, onartzea
  2. 2023ko jardueren balantzea
  3. Bazkidetza eta federatuak
  4. 2023ko diru-kontuak aurkeztea, 2024ko aurrekontua proposatzea eta, bidezkoak badira, onartzea
  5. 2024ko bazkide-kuotak eta prezioak
  6. 2024ko kirol-jarduera
  7. Pagoeta berritzen
  8. Arkamurka Natur Taldearen berriak
  9. Gurutxurtu Aisialdi Taldearen berriak
  10. Eskari-galderak

Gaien interesa kontuan harturik, batzarrean parte hartzeko deia egiten dizugu.

Amaieran, mokadu bat eskainiko da.

Ondo izan,

Batzordea

Otsailak 10 sagardotegira irteera

Bazkide hori:

Dakizunez, aurten, 2023an bezala, irteera berezia antolatu dugu: otsailaren 10ean, larunbata, goiz-buelta egin ondoren, sagardotegi batean bazkalduko dugu.

Herritik bertatik abiatuta, Garate gañetik, Indamendi barrena, Pagoetaruntz eta beherakoan, Arizia sagardotegian bukatuko dugu.

Agues biribilgunetik abiatuko gara, goizeko 9etan. Ibilgailu bat izango da bertan, nahi dutenentzat, aldatzeko arropak ibilaldiaren amaierara eramango dituena.

Izena emateko epea urtarrillaren 29an zabalduko da, ohiko Mendizabal kinkila-dendan, eta otsailaren 8ean itxi. Plaza mugatuak dira, 30, hain zuzen ere. Izena ematean, 30 €-ko ordainketa egin behar da, seinale gisa.

Animatu!

Batzordea

Zirkularra Alduntzin Jauer.(Goizueta)-Deskantzu Biz.-Altzueta-Elizburu-Meatzarreta-Aritzatueta-Arriurdiñeta(Cant)-Alduntzin

Distantzia: 14 km inguru

Igoera/jaitsiera metatuak: 650 m inguru

Denbora:  5:00 ordu inguru

Zailtasuna:  Erreza, eta ez du zailtasun teknikorik

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30an. 

Ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan eman dezakezu izena, urtarrillaren 25erarte

Download “Goizueta irteera tracka”

20211229-circ-alduntzin-jauer-goizueta-deskantzu-biz-altzuet.gpx – Downloaded 190 times – 130,57 KB