Bazkide hori:
Pagoeta Mendizale Elkarteak 2022rako prestatu duen irteera-egutegia webgunean kontsulta dezakezu dagoeneko. Egutegiaren arabera, hurrengo irteera (Bera-Manttale-Bera goiz-buelta) datorren igandean, hilak 16, litzateke egitekoa. Hala ere, batzordekideok, luze pentsatu ondoren, ez egitea erabaki dugu, eta arrazoia, esan gabe doa, pandemiaren uneko egoera larria da.
Nahi genuke erabakia ulertzea, denon onerako delakoan baikaude.
Espero dugu urtarrilaren 30eko irteera, Pasaia-Donostia goiz-buelta, alegia, antolatzeko arazorik ez izatea. Hala izango ahal da!
Ondo segi,
Batzordea

Urtarrilaren 16ko irteeraren inguruko informazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.