Krutzetako mendatean hasita, San Kristobal ermitatik gertu. Urkiolako parke naturalean sartuko gara Gurutze Santuaren ermitatik pasata,. hortik Orixol-erako igoera leuna egiteko (1.131 m.). Bertatik, Anboto ikus dezakegu gure aurrean.
Orisol-etik jaitsi eta basoa zeharkatuz jarraituko dugu Zabalandi lepora  iritsi arte. Bertan, Anbotoren ikuspegi osoaz gozatzeko aukera izango dugu. Hemendik ikusten da zein bidetatik igoko garen. Igoera nahiko erraza da, eta pala zeharkatzen duen azken zatia da entretenigarriena.
Anbotoko tontorretik egindako ikuspegiaz gozatu ondoren, beste aldetik jaitsiko gara, hau da;  Urkiolagirre aldera.

Norabide horretan jarraituz, Urkiolako Santutegira eramango gaitu zuzenean, hau da; gure zeharkaldiaren amaiera izango den gunera.
Hemen, nahi duenak harriari buelta batzuk eman, eta bazkaldu ondoren, Zarautz-a bueltatuko gara.

Ez du zailtasun teknikorik, baina bertigo handia duenak gaizki pasa dezake Anbotoko igoeran eta jaitsieran, nahiz eta ez dagoen aireko pasabide arriskutsurik.

Zeharkaldi xume, eder eta polita

Anboto gailurrerako igo/jaitsia saihesteko aukera dago Zabalandi lepotik bide zabala hartu eta jarraituz

Distantzia:  13,5 km inguru

Igoera/jaitsiera metatuak:  750 m inguru

Download “Krutzeta mendatea – Orixol – Zabalandi – Anboto – Urkiolagirre - Urkiola”

Krutzeta-mendatea-Orixol-Zabalandi-Anboto-Urkiola.gpx – Downloaded 190 times – 259,90 KB

Otsailak 27: Krutzeta mendatea – Orixol – Zabalandi – Anboto – Urkiola

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.