Arantzazu

Oraingo honetan, Arabatik irtengo gara, Araiatik hain xuxen. Hortik Aizkorrira igo, ondoren Urbiara jaitsi eta Arantzazun bukatuko dugu
ibilaldia.
Araiara iritsitakoan, Ajuria fabrikako instalazio zaharretaraino igoko gara. Hortik, GR eta PRei jarraituz, Las Vagonetas izeneko maldari ekingo diogu.
Gu zuzenean igoko gara, baina sigi-saga doan pista bat ere har daiteke, gainera iritsi arte.
Hortik, pagadian zehar doan zidorretik aurrera eginez, igoerako bideari jarraituko diogu, tontorreko haitzen azpian basoa atzean utzi arte. Aizkorrira iritsi baino pixka bat lehenago, harri-zubi txiki batera iritsiko gara. Han, ezkerrera egin, eta minutu gutxi barru, aterpera, baselizara eta Aizkorriko tontorrera (1523).
Aizkorritik beherako bidean, Arbelarko txaboletara jaitsi eta Urbiako aterperako bidea egingo dugu. Ibilaldiari amaiera emateko, ohiko bidetik jaitsiko gara Arantzazuko
Santutegira.
17km inguruko ibilbide erraza, Aizkorri inguruko mendi eta paisaiaz gozatzeko aukerarekin.
900 metroko inguruko igoera/jaitsiera du, baina, lasai eta erraz egiteko modukoak dira.
Animatu!!

Download “Araia-Aizkorri Track-a”

Araia-Aikorri-Urbia-Arantzazu.gpx – Downloaded 185 times – 194,54 KB
Martxoaren 13a: Araia – Aizkorri – Arbelarko txabolak – Urbia – Arantzazu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.