Arratsaldeon.

  Martxoak 31, osteguna-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldi honetan parte hartzera gonbidatua zaudete. Bertan AZTI ren eskutik “klima aldaketa Euskal herrian; Itsas mailaren igoera” izenburua duen bideo dokumentaldi bat eskainiko da. Bideo honetan klima-aldagaiekiko erantzun fisiko eta biologikoen seinaleen joerak aztertu dituzte euskal itsasertzean eta estuarioetan.

  Guk baino hobeto jakingo duzuenez, Zarautzek lehorretik zein itsasotik, berebiziko arrisku hidrologikoak ditu: batetik, herria paduraren gainean eraikita dagoelako eta bestetik, Jaurlaritzak berak seinalatu duelako Zarautz, itsas mailaren igoeren eszenatokietan kalte handienetarikoa jasoko lukeen herri gisa. Hala ere, Udalak ez ditu arrisku hauek jasota indarrean dagoen Hirigintza Plan Orokorrean. Bestalde, herritarrak bizkarra emanda bizi gara errealitate honi. 

  Bideo dokumentaldiaren ondoren Klima aldaketan aditua den Elisa Sainz de Murietari emango diogu hitza. Berak urteak daramatza BC3 n  (Basque center for climate change) klima aldaketaren ondorioak aztertzen, besteak beste itsas mailaren igoerak ekonomian izango lukeen inpaktuaz. Ondoren, solasalditxoari emango diogu paso entzulegoa parte hartzera gonbidatuz.

  Jakina da Klima-aldaketa eta hark eragiten duen itsas mailaren igoera mundu osoko arazoak direla, eta denoi eragiten digutela.  Zientziaren helburuetako bat da etengabeko igoera horren arrazoiak eta ondorioak aztertzea. Mareografoen neurketek erakusten dutenez, 1950etik, Itsasoaren batez besteko Maila (IBbM) 1,8 mm igotzen ari da urtero.Bertan ikusiko geralakoan, ongi izan.

https://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/2022/03/dokumental-solasaldia-klima-aldaketaren.html

DOKUMENTAL SOLASALDIA ; KLIMA ALDAKETAREN ARRISKUAK ZARAUTZEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.