Kaixo.
Maiatzak 12an, osteguna-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldian, azken urteotan, iskanbila-iturri bihurtu den Aralar izango degu hizpide. Bertako larreen kudeaketa gatazkatsua izaten ari da, ganaduzaleen esanak aintzat hartzen baditugu, bederen. Baina, haienak ez dira ahots bakarrak. Aralar parke naturala da eta bertako ondare naturalaren eta biodibertsitatearen zaintzaz arduratuta, Aloña Jauregi eta Garazi Auzmendiren laguntzaz Aralar, mundua leku den lurra ikus-entzunezkoan parte-hartze zuzena izan zuen Landarlan elkartearen ikuspegia ekarri nahi izan dugu Modelo zinemara. Beraz herritar guziak bertan parte hartzera gonbidatuta zaudete.
https://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/2022/05/zer-ari-da-gertatzen-aralarren-hitzaldi.html