Cabezo del Santo (1.854 m)
Brieva de Cameros herritik abiatuko gara, Brieva errekan gora, hegoalderantz. Amuarrain-haztegi baten ondotik pasatuko gara, eta ibilguan gora jarraituko, Montenegro mendatera doan bide zaharretik, 1.500 metro inguruan Las Lastrillas aldeko zabalgunera iritsi arte. Hortik, ekialderantz biratu eta Cabezo del Santoko gailurrera igoko gara, hego-mendebaleko bizkarretik (1.871 m). Bertatik, mendi-ikuspegi zabala izango dugu: Cebollera. Urbión, Demanda (San Lorenzo, Pancrudo…).
Jaitsiera Mocarizas errekara doa, bide argirik gabe, eta handik igoeratxo bat egin beharko dugu Collado Mohinora iristeko. Handik, Covaruña kobazulora joango gara. Aurrera segituko dugu, Berrinche errekara daraman bidea hasten den lepoa jo arte. Eskuinera biratu eta, behin errekara jaitsiz gero, ibilguan behera joango gara. Handik gutxira, erreka ezkerrera utzi eta, igoera labur baten ondoren, Las Escalerillas arroilaren goialdean azalduko gara. Izenak berak salatzen duenez, tarte luzean eskailera moduko bide mailakatu batetik jaitsiko gara arroilaren ondotik, Brievara itzuliko gaituen bidea topatu arte.
Luzera: 18 km inguru
Desnibela: 900 m inguru.
Denbora: 5-6- ordu

Download “Cabezo de Santo”

Brieva-de-Cameros-Cabeza-de-Santo-Brieva-de-Cameros-trak.gpx – Downloaded 613 times – 185,66 KB

Valvanera – Pico La Rioja – Tobía
Ibilbidea Valvanerako monasteriotik hasten da (969 m). “Area reacreativa” delakotik pasatu eta ekialderantz joko dugu, Angianora daraman GRtik. 1.200 inguruko altitudera iristean, GRa eskuinera utzi eta La Velilla ingurura igotzen hasiko gara. Collado Herradero iritsiko gara eta iparralderantz segituko dugu, Collado Campastroseraino (1.430 m), eta handik Pico La Rioja igotzeari ekingo diogu (1.564 m). Gailurretik, Pancrudo eta San Lorenzo ikusiko ditugu mendebaldera begiratuta, eta bezperako Cabezo del Santo ekialdera. Iparraldera, aurrez aurre, Peña Tobia ikusiko dugu, eta harantz emango ditugu gure hurrengo pausuak.
Zuzenean jaitsi beharrean, ekialdera joko dugu, Vallilengua ingururaino, eta handik iparraldera biratu, Las Pasadas bidean behera. Manzanar eta Cristisalve gainak inguratuz segituko dugu gero, Gainez gain, eskuinaldeko errekara jaitsi gabe, harik eta Cerro Peñalba aurrez ikusi arte. Eskuinerantz jaitsi, Matutera doan bidearekin bat egin arte. Gero, Cerro Peñalbaren eta Peña Tobiaren arteko lepora heltzen garenean, bide hori utzi, ezkerretara jo eta Tobiaraino eramango gaituen bidea hartuko dugu.
Luzera: 16 km inguru
Desnibela: +700 m inguru; -1.000 m inguru
Denbora: 5-6- ordu

Download “Pico La Rioja”

Valvanerako-Monastegia-Pico-La-Rioja-Tobia-trak.gpx – Downloaded 507 times – 270,48 KB

BALDINTZAK

URRIAK 8-9: Errioxa – Siete Villas

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.