Ibilaldi honetan partaide zareten gehienontzat Gazume ingurua nahiko ezaguna izango da, baita ibilaldi honetan zeharkatuko diren zenbait gune ere, eta ziur-aski beste batzuk ez-ezagunak egingo zaizkizue, adibidez: Azulegiko meategi edo Errezilgo meatze-barruti gisa aipatzen direnak
Hona hemen Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratutako testuaren aipu edo zatitxo txiki bat:
AZULEGIKO ZINK-MEATEGIEI BURUZKO OHAR GEO-BIOLOGIKOAK (MEATZE-MEATEGIAK)..
LABURPENA Gazume mendiaren hegoaldeko hegalean Urgonianas kareharriak azaleratzen dira, Kretaziko goiztiarra, ferruginoak, burdin oxidoak eta zink silikatoak dituzten zain eta zain txikiekin, kareharrizko seriean tartekatuta. Sektorean hainbat meategi ustiatu ziren 1800. hamarkadaren amaieran, aire zabalean eta lurpean, ia denak neurri txikikoak. Meategi handiena barrunbe natural bat (-38 metroko sakonera duen leizea) atzematen duen meatze bat da, guztira 620 metroko galeria-garapena eta -52 metroko desnibela dituena.
Ibilaldia: Iturriotz-ko Bentan hasiko dugu, eta Granada Errekara doan hormigoizko bidea hartuaz Muhats baserria izandakoaren aldamenetik igaro eta berehala hau utzi, eta mendi bideari lotuaz beti ere gorantz eginez, batzuetan bide zabaletik eta bestetan estuagotik aurrera egingo dugu, batzuetan pagadian, bestetan pinudi ezberdinen artetik Indo Handi eta Indo Txiki artean dagoen lepora iristeko.
Hemen norabidea aldatu, Etumeta eta Zelatun lotzen dituen bidea gurutzatu eta Errezil-era doan PR – GI 102, doan bideari lotuko gatzaizkio, hemen ere pagadia eta pinudiak gurutzatuko ditugu, gain ireki batera iristen garen bitartean.
Gain honetan ikusiko ditugu lehen meatze arrastoak. Aurrera egingo dugu marra txuri-horiei jarraituaz, ahalik eta Ernataritz baserriaren etxeburura iritxi arte.
Hemen, Errezila doan bidea utzi, eta gorako bideari lotuko gatzaizkio, berriro ere pagadia izango dugu inguruan, horrela, orain dela gutxi arte artzantzaren bizimodua nolakoa izan den erakusten duen borda edo txabola batera iritxiko gara. Hori atzean utziaz norabidea aldatu eta berehala Azulegiko meatze-gunean izango gara, goian aipatzen den bezala, barreiaturik dauden hainbat meatze daude inguru honetan.
Hemendik gora eginez, Etumeta eta Zelatun lotzen dituen bidera iristean, bertatik jarraituz Zelatunerako bidea egingo dugu.
Hemendik aurrerakoa nahiko ezaguna egingo zaizue. Borda ondotik beherako bidea hartuaz eta, Saragain zelaietatik barrena eginez izen bereko lepora iritsitakoan azkeneko jaitxieratxoa gelditzen da abiapuntua izan den Iturriotzko Bentara iristeko.
Distantzia: 12 km inguru. Igoera / jaitsiera metatuak: 500 m. inguru
Zailtasuna: Erraza, ez du zailtasun teknikorik
Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.
Animatu!!
Download “Gazumero itzulia Track-a”
Iturriotz-Indotxikieta-lepoa-Ernataritz-baseeia-Zelatun-Iturriotz.gpx – Downloaded 601 times – 121,94 KB