Ayllon mendigunea mendilerro batez baino gehiagoz osatua da. Ayllon izenez ezagutzen dena da lerro nagusia, eta, besteak beste, bigarren mailan gelditzen diren Cerron, Rocin, eta Ocejon mendilerroek osatzen dute. Horietatik, Ocejon mendilerroa azpimarratuko genuke.

Lerro nagusian kokatzen da gailurrik garaiena, Pico del Lobo izenez ezagutzen dena (2.272 m).

Lerro nagusia ipar-ekialde/hego-mendebalde norabidean kokatua dago, eta hainbat tolesturak sortutako hausturez osatzen da. Bestetik, Segovia, eta Guadalajara herrialdeen arteko muga da, eta horrez gain, Duero eta Tajo ibaietara doazen ur-isurien banatzailea.

Mendilerroa Cebollera Vieja edo Tres Provincias bezala ezagutzen den tontorrean hasten da (gailur honetan, Madril, Segovia eta Guadalajara probintzien arteko muga dago, eta hortik datorkio izena). Gero, Horcajo lepoa dator, eta gorabehera batzuk eginez, El Cervunal (2.180 m) eta Pico del Lobo (2.272 m) gailurrera igotzen da. Bertan, glaziazioen garaiko tolestura mantentzen da.

Hegitik jarraituz, eta altuera galduaz, La Quesera mendatea dator (1.710 m). Aurrera eginez, Peña de la Silla (1.937 m), El Parrejon (2.012 m) eta Buitrera (2.046 m). Handik aurrera, harik eta Sierra de Pela-rekin lotu arte, beherantz doan lerro luze bat hasten da.

Aipatzekoak dira, besteak beste, lerro nagusiaren euskarri moduan agertzen diren Ocejon eta Agua Fria mendilerroak ere. Ocejon (2.049 m) eta Cerron (2.199 m). dira, hurrenez hurren, bertako gailur nagusiak.

Landaretzari dagokionez, ingurune honetan landaretza mediterraneo, eurosiberiar eta atlantikoen nahasketa aurki daiteke. Kilometro gutxiren baitan, basorik gabeko gune irekietatik pinudi zabal, urkidi, harizti eta pagadi itxietara igarotzen da. Azken horiek ez dira oso zabalak. Gaur egun, Babestutako Eremu bezala izendatu eta zainduak daude, zeren eta hemen ere gizakiaren esku hartzea nabaria izan baita, ikatz zein egur ustiaketa tarteko.

Biztanleriari dagokionez, lerroaren iparraldean dauden herriak eta bertako biztanleria nahiko ondo mantendu dira, baina hegoaldekoa Espainian dentsitate txikienetakoa duen lurraldea da. Bertako herriak oso txikiak dira eta azken urteetan biztanleria asko murriztu da.

Irisgarritasunari dagokionez ere, hegoaldea ez da oso erosoa, errepideak estuak eta oso bihurgune itxikoak baitira.

Apirilak 6;  6:00 Zarauztik. Irteera, eta 09:30 aldera Hontoria del Pinarera iritsi, eta bertan geldialdi bat egingo dugu.10:00 aldera LOBOS arroilara iritxiko gara eta, UCERO herriraino, arroilari jarraituko diogu.

13 km inguruko ibilaldia.

Apirilak 7:  Mendi ibilaldia; QUESERA MENDATEA – CALAMORRO – AVENTADERO – LAS PEÑUELAS –  PICO DEL LOBO – El CERVUNAL – CERRON – CARDOSO ZUBIA

Ibilaldiak 20 km inguru ditu, eta 850 m-ko desnibela.

Apirilak 8:   Mendi ibilaldia; VALVERDE DE LOS ARROYOS – OCEJON – VALVERDE DE LOS ARROYOS

Ibilaldiak 16 km inguru ditu, eta 960 m-ko desnibela

Apirilak 9:  Mendi ibilaldia;  QUESERA MENDATEA – LA SILLA – PARREJON – CERVUNALILLO – BUITRERA – CERRO GORDO – MERINO – RIAZA

Ibilaldiak 17 km inguru ditu, eta 600 m-ko desnibela

Apirilak 10:   Etxerako bidea: Goizean gosaldu, eta trasteak autobusean sartu ondoren, Duraton-eko Zintzurrak ezagutzera joango gara. Bertan 2-2,5 ordu eman ondoren, Sepulvedan egingo da geldialdia, herria ezagutu eta bazkaltzeko.

Download “Ayllon Egitaraua”

AyllonMendigunea.pdf – Downloaded 629 times – 4,45 MB

Download “Ayllon baldintzak eta egitaraua”

EgitarauaBaldintzak2023.pdf – Downloaded 657 times – 128,25 KB

Download “Track Rio Lobos”

ruta-del-canon-del-rio-lobos-parque-natural-canon-rio-lobos-.gpx – Downloaded 451 times – 29,48 KB

Download “Track Pico Ocejon”

circular-completa-al-pico-ocejon-desde-valverde-de-los-arroy.gpx – Downloaded 444 times – 163,96 KB

Download “Track Quesera-Riaza”

cuerda-de-la-buitrera.gpx – Downloaded 455 times – 297,25 KB

Download “Track Quesera-Pico del Lobo-Puente de Cardoso”

Quesera-Cardoso.gpx – Downloaded 480 times – 110,32 KB
Aste Santua (Apirilak 6-10) Ayllon mendigunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.