Etxalarrera irteera egingo dugu maiatzaren 21ean. Atxuria gailurrera joango gara; ibilbide zirkularra izango da.

Antsolokueta auzoan hasten den PR-NA15 bidea jarraitu behar da Nabarlatsa muinoraino, eta, hor, Atxuria gailurrera doan bidea hartu behar da. Itzultzeko, 56 zenbakidun mugarritik pasatuko gara eta Orenbenta atsedenlekura joango gara. Hemen, berriro hartuko dugu PR-NA15 bidea (Nabarlatsan utzitakoa), eta Etxalar herrira jaitsiko gara.

Guztira 15-16 km inguruko ibilbidea da, 5 orduko buelta gutxi gorabehera. Zailtasunik ez du, oro har. Hala ere, Atxuria gailurraren ondoko zatia bustita egongo balitz, zati horretan poliki ibiltzea komeni da.

Mendi honek hainbat bereizgarri ditu. Pirineo mendilerroan badago ere, ez da hain altua eta gogorra. Gainera, antzinako gure arbasoek utzitako arrastoak daude, adibidez, historiaurreko artzainek duela 3000 urte egindako megalitoak. Sarako eta Zugarramurdiko kobetako historiarekin lotura du inguru honek, mugako herrien arteko arazoen lekuko ere izan da, eta aspaldiko usategiak eta baserriak daude. Etxalar herria eta bertako eraikuntzak ezagutzeko aukera ere ematen du: etxe dotoreak, eliza, palazioa, etab.

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

MAIATZAK 21: Etxalar – Atxuria – Etxalar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.