Ekaineko egunik luzeenetan, aste bukaera zoragarri bat pasatzeko proposamenarekin gatoz.

Ekainak 17 LarunbataLescun – Linza

Ibilbide zoragarri hau Lauzart kanpinetik hasiko dugu. Bertatik pista asfaltatu bati jarraituz Lamareich delako zubira iritsiko gara eta hemendik Lamary zubira. Hemen aldapa gora jarraian, lehenengo baso barrutik eta gero goi larreetan zehar jarraituaz Ansabereko etxoletara iritsiko gara. Bertan gazta eros daiteke eta iturri bat ere badago. Hemendik aurrera Ansabereko horratz zirraragarrien azpitik igaroz eta paisaiaz gozatuaz Petretxemako lepora iritsiko gara hartxingadian barrena igoz. Hemendik aurrera goitik beherako bidea harturik, foya del ingeniero izeneko paraje zoragarritik igaroaz, Linzako aterpera iritsiko gara.

Zailtasun teknikorik gabeko ibilaldia

17,2 km inguruko distantzia.

1320m inguruko desnibel positiboa.

830m inguruko desnibel negatiboa.

Iraupena 7 ordu inguru

Download “Lescun-Linza Tracka”

Lescun-Linzako-aterpetxea.gpx – Downloaded 364 times – 380,68 KB

Ekainak 18 IgandeaLinza Izaba

Gaurkoan Linzako aterpetxetik abiatuta aldapa behera abiatuko gara, Zurizako parajera iritsi arte. Bertan, GR 11 bat egin eta argibielako lepora doan aldapatxoa igoko dugu. Behin Nafarroako lurretan sartuta, baso eder bat gurutzatuz, Belabartzeko bailara zoragarria begiztatuko dugu. Hau atzean utzi eta izen bereko urjauziarekin egingo dugu topo.  Hemendik aurrera, lasai ederrean ateas de Belabartze deituriko ataka igaro eta segituan Isabara iritsiko gara, bertan ibilaldia amaituz.

15.5 km inguru.

200m igoera

735m jetsiera.

Ibilbide erraza.

4-5 ordu inguru.

Download “Linza-Izaba Tracka”

Linza-ko-Argibiela-lepoa-Isaba.gpx – Downloaded 416 times – 3,62 MB

Download “Lescun-Izaba baldintzak”

Linza-ekainak-17-18.pdf – Downloaded 359 times – 199,95 KB
EKAINAK 17-18: Lescun – Izaba

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.