Leurtzako urtegiak: Nafarroako Malerreka eskualdeko Urrotz eta Beintza-Labaien udalerrien artean dauden bi urtegi dira. Urtegi hauetara iristeko Urrotz herritik mendi aurrera doan bidea hartu behar da.

Bi urtegi hauek 1920. urtean eraiki ziren. Hemen, Natur inguru ederrak direla eta, gaur egun, Aisiarako Natur Eremu izendatuak daude, bertan erretegiak, mahaiak, komunak, nahiz informazio-gunea daukelarik.

Leurtzako bi urtegien ustiapena elektrizitatea sortzeko erabiltzen da, ura presio hodi batetik 250 metro jaisten da, ibaiaz behera dagoen zentrala elikatzeko. Urtegiak eraikitzeko Urroztik bertara iristeko pista bat eraiki zen. Gaur egun, bide hori asfaltatutako landa-bidea da

Gizakiak Leurtzako basoetan egindako jarduera asko aldatu zen urtegiak eraiki eta gero. Pista eraiki ondoren urtegietan sartzeko modua asko erraztu zen, eta basogintza garatu zen. Honela, basoetan egiten ziren jarduerak alde batera utzi eta pago gazteak paratu ziren. Leurtzako hegaletan, oraindik ikatza egiteko plazak ikusten ahal dira (zapalda txiki borobilak). Gaur egun, Leurtza ordenatutako basoa da eta Urrotz eta Beintza-Labaiengo herri-lurren ondarea da, hainbat urtetan zehar udalerri hauentzat diru-sarrera iturria izan da.

Leurtzan ematen den beste jarduera bat abeltzaintza da: larre itxi eta zainduek, ardientzako eta behientzako bordek, urtegien ondoko eta Munazorrotzeko hegaletako larreek eta urtero mozten diren iratzeek beste erabilpen batzuekin armonian dagoen tradiziozko jarduera dela adierazten dute.

Gaur egun, Leurtzan ingurugiroaren eta naturaren balioak babestuak daude, gizakiaren erabilerarekin elkarbizitzen, esaterako ustiapen hidroelektrikoa, abeltzaintza, ehiza, arrantza, zizak biltzea eta aisiako jarduerak

Eguneko ibilaldia.

Urtegiko parkinetik abiatuko gara, berehala basoan gora egingo duguireki gunera iritxi arte, hemen norabidea aldatu ondoren, Unamendi lepora iritsiko gara.  Hemendik norabidea aldatuz eskuinetara dagoen Munazorrotz (1018m.) tontorrerako bidea egingo dugu. Panoramika ederra dugu gain honetatik.

Etorritako bidetik atzera egingo dugu berriro lepora itzultzeko.  Hemen, iada gainez-gain jarraituko dugu lehenik Exkelarre (1035m) muinotik igaro ondoren, Sorartxiki (1059m) gailurrera iritxiko gara. Eguraldia lagun, paisaia ederraz gozatzeko aukera  dago gain honetatik.

Gain hau atzean utzi eta mendebalderako norabidea hartuaz Ello (937m) lepora jaitsiko gara. Norabide berdinari eutsiz, aurrean dugun Eragorri  (1018m) muinora joango gara. Hemendik  beherako bidean jarriaz Axexuluta tumulura jaitsiko gara.  Hemen hegoalderako norabidea hartuaz, behealdean igarotzen den GR 12 ibilbidearekin bat egitean, ekialderako norabidea hartuaz lehen atzean utzi dugun Ello lepoaren ingurutik igaro ondoren marra zuri-gorriei jarraituko diegu, horrela,  Uztakorta lepotik igaro eta gero, elur-ekaitz baten ondorioz hil zen artzaina baten oroimenez dagoen Erlaingo Harriko gurutzea dagoen gunera iritxi arte. (beste batzuk diotenez, XIX. mendearen hasieran  bere ganadua saldu eta etxerako bidean Lantz-eko bandoleroak erasotua izan zela)

Norabide berdinari eutsiz, gertu dagoen Pittortzarreko Trikuharria dagoen gunerako joan etorria egingo dugu. Trikuharria zirkularra da, 12 m. eta 1,7m . altuera duena

Behin, joan-etorri hori egindakoen, iparralderako norabidea hartuaz  Eltzaburuko Galtzada,  deiturikoan behera egingo dugu ibilaldiaren abiagunea izan den urtegira jaisteko, hori bai;  bertara iritsi aurretik, etzanda dagoen Leurtzako Zutarriaren aldamenetik igaroko gara, eta jarraituz Urtegiaren hormaren gainetik beste aldera igaro ondoren abiapuntua izan den gunean izango gara. Ibilaldia burutuaz  aukera ederra dugu ingurune eder honetako paisaia, pagadi, hostozabal, eta bestelako zuhaitzez osatutako basoa, eta  gainerako edertasunaz gozatzeko. 

Animatu zaitez!!

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Download “Leurtza - Munazorrotz - Soratxipi - Eragorri - Uztakorta lepoa - Erlain Harriko gurutzea - Pittortzarreko trikuharria - Leurtza”

Leurtza-Munazorrotz-Soratxipi-Eragorri-Uztakorta-lepoa-Erlain-Harriko-gurutzea-Pittortzarreko-trikuharria-Leurtza.gpx – Downloaded 280 times – 151,63 KB
AZAROAK 18: LEURTZAKO URTEGIAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.