Bazkide hori:
Martxoaren 15ean, Gipuzkoa kaxkoz kaxko egitasmoa aurkeztuko digu Daniel Txoperena zarauztarrak. Pagoeta MEren egoitzan izango da, 19:00etan. Danielek berak honela animatu nahi zaitu bere lana ezagutzera:
“600 tontor inguru. Horiexek dira Euskal Mendizale Federazioak Euskal Herrian izendatuak dituen gailur nagusiak. Eta horiek guztiak ibilbide zirkular bakar batean lotuko bagenitu? Milaka kilometro, tontor guztiak igo ahal izateko, “kaxkoz kaxko”. Afrikako esaera zahar batek dioenez, elefante handi bat jateko era bakarra koxka txikitan omen da. Horrela, Gipuzkoa kaxkoz kaxko helburu erraldoi horren lehen urratsa dugu. Gipuzkoako 120 gailur, 780 kilometrotan. 21 etapa luze edo 42 etapa lasaiago, zeuk aukeratu. Animatzen?”
Hori ba, anima zaitez, eta zatoz martxoaren 15eko emanaldira.
- Gailurrez gailurreko ibilbidea etapaka bideoa (Relive)
- Ibilbidearen GPX fitxategi guztiak Wikiloc-eko Txopinko# erabiltzailearen atalean dituzue. Hona hemen ibilbidea egiteko bi modalitateak:
- Gipuzkoa kaxkoz kaxko 21 etapatan
- Gipuzkoa kaxkoz kaxko 44 etapatan, edo “Kroketa bidea”
Etapa bakoitzak bere GPX fitxategia ere badu. Adibidez: Kroketa Bidia 1-Zarautz Zestoa
Zorionak, Daniel, egindako lan bikainagatik, eta eskerrik asko!