Errozate Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Iratiko oihanaren mendebaldean, Ezterenzubi eta Lekunberri arteko mugan.

Harpea kobazuloa mendigunearen azpian dago kokaturik.

Esterenzubiko Béhérobie auzotik abiatuta, Col d’ Errozate/Errozateko lepoa mendira doan bidexkatik joango gara. 

Malda belartsu batetik gora, Errozateko ipar-mendebaldeko ertzera iritsi arte. Ertzari segika, gailurrera iritsiko gara.

Itzultzelerako bidea hartuko dugu eta Col d’ Errozate/Errozateko lepotaino jeitsiko gara. Puntu horretan, 221. mugako mugarria dago eta Béhérobietik zetorren bide atsegina topatuko ditugu, lehenago bertan behera utzia, aipatutako ertzera joateko. Alanbre hesi bat igaro eta gutxira, ezkerretik behera, bidehori utzi eta Arpeako kobazulo ospetsura joango gara. Handik berriro ibilbidea hasi dugun Beherobie auzora itzuliko gara.

Ibilbide osoan zehar Iparraldeko mendiek eskeintzen duten paisaia zoragarriaz gozatzeko parada izango dugu.

Distantzia: 14 km

Igotzeko desnibela: 1150 m

Denbora: 5-6 ordu

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30etan. 

Ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan eman dezakezu izena, maiatzaren 16ra arte.

Gurekin izango zarelakoan, ondo izan.

Download “Errozate Track-a”

Beherobie-Errozate-NW-ertzetik-Errozate-Arpea-Koba-.gpx – Downloaded 137 times – 297,29 KB
MAIATZAK 19: ERROZATE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.