Ekaineko egunik luzeenetan, aste bukaera zoragarri bat pasatzeko proposamenarekin gatoz.

Ekainak 15 Larunbata

Lizara-Candanchu

Lizarako aterpetik abiatu eta fuenfriako xenda jarraituz Plana de Mistresa belardi zoragarrira iritsiko gara. Bertatik Pierto de Bernera gurutzatuaz Sarrioen haranean barneratuko gara ibon de estanesera iritsi arte. Hemendik aspeko txorrota aldera egingo dugu eta behin hau gurutzatuta laister batean izango gara Candanchun.
Luzera 17 km
Gorabehera +\- 930m
Zailtasun teknikorik gabea
6/7 ordu inguru.

Download “Lizara - Candanchu track-a”

gr-11-10a-etapa-lizara-candanchu.gpx – Downloaded 89 times – 298,27 KB

Ekainak 16 Igandea

Canfranc -La Moleta zirkularra

Txangoancanfranc herritik abiatuz, Carretoneko bidea hartuko dugu basoan barna sigi-saga doan bide eder batean gora. Basotik irtetean ikuspegia zabalduko zaigu zentzuen gozagarri aurrean La Moletako gailurra izango dugularik. Behin tontorra jo ondoren ibon de iseriasera jeitsiko gara galerarik gabeko bideetan zehar eta hemendik izen bereko aterpea igaro ondoren Izas bailaran beher joango gara Coll de Ladrones gotorleku paretik igaro ondoren , Canfranc-erako norabidea hartuko dugu berandu baino lehen iristeko.

Download “La Moleta track-a”

pico-la-moleta-2-572-m-circular-por-el-carreton-ibon-de-iser.gpx – Downloaded 95 times – 309,15 KB

Ekipajea: udaberriko ohiko ekipoa; beroki/euritakoren bat, makilak, esku-zorroak, bi egunetarako mokaduak, ura eta abar.  Ez sartu pisu gehiegi motxilan. 

Lotarako tokia: Kandantxuko aterpean  Mantak badaude, maindirea edo zakua bakoitzaren kontu. 

PREZIOAKGazteakHelduak
Bazkideak  55.00 (25 urte arte)90.00
Bazkide ez direnak  60,00 (25 urte arte)100.00

ORDAINKETA:

KUTXABANK2095 5076 48 1065685215
LABORAL KUTXA3035 0029 65 0290015562

PREZIOETAN SARTUTA DAGO: Joan-etorria autobusez Zarauztik, afaria, lotarako lekua eta gosaria (mendirako edota gainerako mokaduak norberaren kontu)

Plaza mugatuak:   guztira, 40

Izen-ematea 

Bi aukera daude:

– Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. 
– Pagoeta Mendizale Elkartean ostegunetan.Egunak: Ekainak 6 eta 13. Ordutegia: 20:00tik 21:00ra

Irteera goizeko 06:00etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu!

Batzordea.

Ekainak 15-16 pirinioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.