Uztailerako plan polit batekin gatoz

Uztailak 20 Larunbata. HIRU ERREGEEN MAHAIA

Oraingo honetan klasiko berritu batekin gatoz. Ibilbidea Linzako aterpetxean dagoen baso frexkoan barrena hasiko dugu. Behin basoa amaitzearekin batera konturatzerako Aztaparretako lepoan izango gara. Hemendik gainez gain begien gozagarri, La Pakiza de Linzolara zuzenduko ditugu pausoak Pico del Rey delakotik pasatuz. La Pakizako tontorre igaro ta, belardietan barrena joanaz, Hiru erregeen Mahaira doan ohiko bidearekin egingo dugu bat. Plataforma karstikoa gurutzatuz, Budogia azpiko bailaratxoari jarraituz, azken hau eta Hiru Erregeen Mahaiaren arteko lepotxora iritxiko gara. Igoerako azken txanpa aprobetxatuz gailurrak eskeitzen dituen ikusmira zoragarriez gozatuko dugu!!

Zizka-mizka batzu jan ondoren jeitsierari ekingo diogu ohiko bidetik Linzako Aterperaino, bertan ondo merezitako freskagarri batekin ospa dezakegu egun borobil hau.

Luzera: 18km.

Gorabehera: +\- 1500m.

Iraupena: 7 ordu inguru.

Zailtasun tekniko berezirik gabea. ‎

Download “Hiru errege track-a” hiru-errege-mahaia-desde-linza-pasando-por-lapakiza-de-linzo.gpx – Downloaded 153 times – 197,03 KB

Uztailak 21 igandea. EZKAURRE

Ezkaurre-Izaba

Beste klasiko bat bisitazeko eguna.Argibielako lepotik abiatuta, baso ederrean barneratuz, Abizondoko lepora egingo dugu. Bertan norabidea aldatu eta Ezkaurreko tontorrerantz joko dugu gorputz eta arima. Tontorrean mokadutxo bat egin ondoren, beheranzko bideari ekingo diogu Ezkaurreko aintziratxora iritsi arte. Gainez gain jarraituaz eta begien gozagarri, Armaia ingurura iritsiko gara tipi-tapa. Hemendik Berroetako sakanera jeitsi eta berau zeharkatu ondoren, Ateas de Belabarze delakoarekin topo egingo dugu. GR 11 bidea jarraituz berandu baino lehen Izabara iritsiko gara txistua joaz.

Luzera: 15,8 km.

Gorabehera: +850m.

                        -1350m.

Iraupena: 6 ordu inguru.Zailtasun teknikorik gabea. 

Download “Ezkaurre track-a” argibiela-ezkaurre-isaba.gpx – Downloaded 107 times – 50,61 KB

Ekipajea: udaberriko ohiko ekipoa; beroki/euritakoren bat, makilak, esku-zorroak, bi egunetarako mokaduak, ura eta abar.  Ez sartu pisu gehiegi motxilan. 

Lotarako tokia: Isabako Oxanea aterpean  Mantak badaude, maindirea edo zakua bakoitzaren kontu. 

PREZIOAKGazteakHelduak
Bazkideak  55.00 (25 urte arte)90.00
Bazkide ez direnak  60,00 (25 urte arte)100.00

ORDAINKETA:

KUTXABANK2095 5076 48 1065685215
LABORAL KUTXA3035 0029 65 0290015562

PREZIOETAN SARTUTA DAGO: Joan-etorria autobusez Zarauztik, afaria, lotarako lekua eta gosaria (mendirako edota gainerako mokaduak norberaren kontu)

Plaza mugatuak:   guztira, 40

Izen-ematea 

Bi aukera daude:

– Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. 
– Pagoeta Mendizale Elkartean ostegunetan.Egunak: gaurtik uztailak 18rarte. Ordutegia: 20:00tik 21:00ra

Irteera goizeko 06:00etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu!

Batzordea.

Uztailak 20-21 PIRINIOTARA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.