Arantzazutik abiatuz, Iturrigorri aldera joko dugu Urbiara doan bide ezaguna ezker aldera utzita.

Urkullu errekaren ondotik dijoa gure bidea eta leku bakeoso eta erosoa egingo zaigu berau.

Momentu batean bide printzipala utzi eta, erreka gurutzatuko dugu eskuin aldera eta igotzen hasiko gara pagadian zehar..

Denbora asko pasa gabe berriz ere errekatxoa gurutzatuko dugu, bainan orain beste aldera.

Aldapa gora hasiko gara orain eta marra hori, erdi borratuak, izango ditugu lagun pagadi osoan Burdinkrutz lepora iritsi arte..

Hemendik eskuitara harturik Oburu tontorrera igoko gara eta, zerbait mendebalderago joanaz Malkorrako tontor ezkutuarekin topatuko gara.

Berriz ere Burdinkrutzeko lepora itzuliko gara, eta hemendik ordu-erditxo bat pasata Urbiako Bentan aurkituko gara

Hemendik aurrera bi aukera ditugu, zuzenean Arantzazura jaitsi pagadian zehar, ez betiko bidetik edo, goi-larretatik Bizkornia aldera jo eta Durutik barrena Arantzazura jaitsi

Zein aukerari heldu, egunean zehar erabakiko dugu, eguraldiaren eta jendearen gogoaren arabera,

Zailtasun gabeko ibilbidea

Ibilbide gehiena pagadian barna izango da

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30etan. 

Animatu

Download “ARANTZAZU – ITURRIGORRI – BURDINKRUTZ LEPOA – OBURU – MALKORRA – URBIA - ARANTZAZU”

Arantzazu-Iturrigorri-Burdinkurutze-lepoa-Urbia-Arantzazu.gpx – Downloaded 37 times – 73,72 KB
Irailak 15: ARANTZAZU – ITURRIGORRI – BURDINKRUTZ LEPOA – OBURU – MALKORRA – URBIA – ARANTZAZU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.