Gaurkoan, Arabako ipar-ekialdeko mendietara egingo dugu bidai berriro. Aurreko urtean Aizkorri-Aratz parke naturalaren hego isurialdean egon ostean, hots, Elurzuloak eta Zirauntza ibaiaren iturburuan, oraingoan Lautadaren beste alboko Entzia mendilerroan barneratuko gara.

Hiru altxor ditugu bidean aurkitzeke, naturaz, misterioz eta magiaz beteriko ibilaldian. Hain zuzen ere, kondairek inguruan sorginak batzen zirela akelarretan aitortzen dute. Tartalok paraje hauek habitatu egiten zituela ere uste da, larre hauetan artzain lanetan, bertan aurki ditzakegun trikuharri, dolmen eta tumuluak eraikitzen.

Bidearen hasierako haritz eta pago basoa

Eguna Andoinen hasiko dugu, Asparrena udalerriko herrietako bat, hogeitahamar bat biztanlez osaturikoa. Nafarroako mugatik gertu gaude, baita Gipuzkoako hego-ekialdeko muturretik. Herria zeharkatuz, hegoalderantz, pago eta haritz handiz osatutako basoetan murgilduko gara. Toberia ibaia une oro ezkerraldean utzita, bigarren kilometrora iritsi aurretik, eguneko lehenengo altxorra aurkituko, bidetik laurehun metro desbideratu ostean: Toberiako ur-jauziak. Pagoek, harrietatik jaisten de urak eta bertan sortzen den goroldioak irudi berdingabea osatzen dute.

Toberiako ur-jauziak

Bideari jarraituz, gaur egin beharreko ia desnibel positibo guztia kitatzera goaz. Lokatzez betetako bidezidorrak laster harrizko galtzada bihurtuko dira. Erdi Aroko galtzada da, hots, Astorga eta Burdeos batzen zituena. Ingurua paregabea izaten jarraitzen duen arren, adi beti zapaltzen dugun harrietara, bertan ere altxor txikiren bat aurkitzeko aukera izango baitugu.

Kuriositatea, irudi batean

Aldapa Legaireko kanpetan burutuko dugu. Euskal Herriko estazio megalitiko garrantzitsuenera iritsi gara: 14 trikuharri, 70 tumulu, 3 dolmen eta kromlech batez osatuta.

Legaireko kanpak

Misterioz eta magiaz jositako inguruak

Bere ekialdeko muturretik sartuta, kanpak hegoaldeko lerrotik zeharkatuko ditugu, mendebalderantz. Basoa orain ezkerraldean utzita, hainbat aztarna bisitatuko ditugu, eguneko bigarren altxorrera heldu aurretik: Mendiluzeko kromlech-a, harriz osatutako Kristo aurretiko 750. urteko borobila.

Mendiluzeko kromlech-a

Handik, Lekuonako txabolara iritsita, berriro basoan barneratuko gara. Bidea atzean utzita, Bikuñako mendatera abiatuko gara. Ibilaldiak, oraingoan, beherako joera hartuko du. Saria, ordea, edozein esfortzu merezi du, dudarik gabe. Mendatea pasata, berriro bidetik desbideratu eta Arnoko labirintoan sartuko gara. Gure hirugarren eta azken altxorra. Karstiko erliebedun zonaldean gaude. Harri estrukturek, goroldioztatutak, paraje bitxi eta magikoak sortzen dituzte.

Arnoko labirintua

Bertatik, gaur egin beharreko bi tontor nagusiei aurre egingo diegu: Baio eta Mirutegi. Oraingoan bai, bi tontor hauetatik, eguraldiak hala nahi izanez gero, Arabako Lautadaren bista ikaragarriak edukiko ditugu aurrean. Eskuin aldean, Aitzkorri-Aratz parketa naturala eta, alboan, Altzania mendilerroa. Atzerago begira, Entzia mendilerroa osatzen duten kanpa eta basoaz osaturiko paisaia; atzerago, Urbasa eta Andia (Berian San Donato gailurra nabarmen).

Mirutegi

Mokadutxo bat hartuta ta indarrak behin berreskuratuak, hemendik jaitsiera bideari ekingo diogu, Atauko lepotik behera. Eguneko momentu teknikoena da. Eskuak eta hankak zentzuz eta ziurtasunez jartzen, hasieran izandako antzeko basoetan barneratuko gara. Hala jarraituko dugu, Durrumara heldu arte, Donemiliaga udalerriko herria.

Autobusa, hala espero, zain edukiko dugu. Egunari Araian buru emango diogu, Asparrena udalerriko herri handienean. Bertan, merezitako bazkaria eta garagar freskagarraiak edukiko ditugu eskura ditugu. Eguraldi ona izanez gero, frontoiko arkupetan edo elizako portxean bazkaltzeko aukera edukiko dugu, tabernetatik gertuko leku estrategikoan.

Kilometroak: 16 km

Denbora: 5-6 ordu

Desnibel positiboa: 700 metro inguru

Zailtasuna: erraza

Zailtasun teknikoa: erraza (Atauko jaitsiera izan ezik, bustita izanez gero)

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30etan. 

Download “Entzia 2024 track-a”

Andoin-Toberiako-ur-jauziak-Mendiluzeko-kromletx-a-Mirutegi-Durruma.gpx – Downloaded 18 times – 322,67 KB
URRIAK 6, Entziako hiru altxor: Toberiako ur-jauziak, Mendiluzeko kromlech-a eta Arnoko labirintoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.