Bazkide hori:
Urriaren 17an, Alba Fernandezek eta Gorka Lertxundik 6 hilabetez eskalatzen: USA eta Alpeak aurkeztuko digute. Haien hitzetan:
“Aske eskalatzen. Aspalditik amestutako hainbat eskalada burutzeko aukera eman zigun 6 hilabeteko bidaia ahaztezina ekarriko dugu gogora. Utah-ko desertuan, arrastaka; Alpeetako glaziarretan, kontu handiz eta Suitzako kareharri ezin hobean, fin-fin eskalatu beharko dugu.”
Pagoeta MEren egoitzan izango da, 19:00etan. Aurkezpena euskaraz izango da.
Animatu eskalatzaile bikain hauen esperientzia ezagutzera.
Batzordea
Alba Fernandez eta Gorka Lertxundiren “6 hilabetez eskalatzen: USA eta Alpeak” emanaldia, urriaren 17an