Gaurko ibilbidea Usun (652m.) herrixkan hasiko dugu, Irunberritik gertu dagoen herria da berau

Herriko  sarreran dagoen parkinetik abiatuaz, zalditegi baten ondotik pasako gara, eta Zaraitzu erreka zubitxo batetik igarota berehala izango gara Arbaiun zintzurretik datorren kanaletaren aurrean. Ubide hau 1928 an. izan zen eraikia eta zintzurretik ura, Irunberrira eramateko asmoz, egin zuten.

Gaurkoan, kanaletaren ondoan dagoen xenda estua erabiliko dugu Arbaiungo zintzurrera sartzeko. Arreta handiz ibili beharko dugu, eta gune arriskutsuetan kable baten laguntza edukiko dago arazoetan sar ez gaitezen.

Momentu batetan eskuin aldera gurdibide bat aterako zaigu, eta bera erabiliko dugu Valdelako sakanean  zehar Arbaiungo zintzurretik irtetzeko Biotzari (Biguezal)tik datorren pistarekin bat egin artean igotzeko, Pista honek Arangoitiko (1356m.) tontorrera arte eramango gaitu, pagadi, izei eta pinu gorrien ondotik joanaz

Tontorra ez da batere polita, antenaz josirik bai dago gune hau. Ekialderantz hasiko gara jaisten ezpelen artean, eta ikuspegi ederra edukiko dugu Esako urtegiarenak bere turkesa kolorearekin. Gune batetan hego alderantz hasiko gara eta baso batetan sartuaz Mediterranear kutsuko habitata duen landarediekin topatuko gara, haritzak, ametzak eta, erkametzak izango dira ugarien.  Jaitsiera azkar bat eginaz berehala izango gara Leireko Monastegian.

Berezitasunak:

Arreta handiz ibili beharko dugu kanaletaren zatian

Distantzia.  16 km. inguru

Igoera metatua:  930 m. inguru

Jaitsiera metatua:  630m. inguru

Denbora: 6:40 ordu inguru

Animatu!

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30etan.

Download “Usun – Arbaiungo Zintzurra – Valdelako Sakana – Arangoiti – Leireko Monastegia Track-a” Usun-Arbaiungo-zintzurra-Valdelako-sakana-Arangoiti-Leire.gpx – Downloaded 76 times – 246,23 KB
AZAROAK 9: Usun – Arbaiungo Zintzurra – Valdelako Sakana – Arangoiti – Leireko Monastegia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.