Bazkide hori:
Azaroaren 8an, Peruko Andeei lehen begiradak emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Ander Bereziartua, Jon Gabirondo, Jon Zerain eta Xuban Zumeta izango ditugu gurekin, eta honela aurkeztu dute bere asmoa:
Udara hasieran Peruko Andeetara egindako bidaia kontatuko dugu, mendiaz, kulturaz eta lagun arteaz gozatu genuena. Altuerara pixkanaka egokituz, Ishinka bailaran lehenengo astindua eman genion gorputzari. Baldintza onak eta gure ametsek bultzatuta, Alpamayu mendi famatua igoz borobildu genuen bidaia.
Emanaldia Pagoeta MEren egoitzan izango da, 19:30ean.
Animatu!
Batzordea


Azaroaren 8ko emanaldia: “Peruko Andeei lehen begiradak: Ishinka bailara – Alpamayu (5.947 m)”