Egunon danori. Larunbat hontarako prestatua dugun irteera-txistodarrarako azken orduko aldaketa batekin gatoz. Mundu guztia animatze aldera irteera lasaiago bat prestatu dugu. Aurretik prestatua genuena hurrengo urtera pasatzea pentsatu dugu, txistodarrarekin bat egiten ez duela.
Beherago irteeraren azalpena.

Leire-Arangoiti(1356m)-Leire. Leireko parkinetik irtengo gara eta Cañada Real de los Roncaleses deritzaion bidea erabiliko dugu basoan sartu eta goruntz egiteko. Haritzak, arteak eta batez ere ezpela da nagusi paraje hauetan. Basoan aurrera joanik, harrobi baten hondarrak ikusiko ditugu eta zutarri bat ere bai, Leiren atzamarra deritzaiona. Basotik irtendakoan mendebaldera joko dugu eta ezpelen artean eta harri artean zigi zagak eginaz Arangoiti tontorrera iritsiko gara. Jaitsieran Esako urtegia ikusiko ditugu bere turkesa kolorez margoturik
Ibilbidea: 9 km
Igoera: 690m
Iraupena : 3 ordu, 3 orduera erdi
Zailtasun gabeko ibilbidea
Animatu

ALDAKETA – LARUNBATEKO IRTEERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.