Bazkide hori:

Duela hainbat urte, Arkamurka natura-elkarteak eta Pagoeta Mendizale elkarteak erabaki zuten urteko azken irteera elkarrekin egitea, urteko egutegia ixteko aukera bikaina delakoan. Naturzaleak, naturari begiratzeko patxada eta irizpideak eskaini nahian; mendizaleak, mendian elkarrekin gozatzeko aukerari bide eginez.

Urtero herrialde ezberdinera joan ohi gara, eta aurten, Gipuzkoa tokatzen da. Arkamurkak gidatuta, Olatz, Arno eta   Calvario  inguruetarako joango gara, bertako artadiak ikustera. 5 km luzerako ibilbidean,  desnibel txikiarekin, naturaz gozatuko dugu, zuhaitz zaharrei begi berriarekin begiratzeko.

Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkil-dendan egin behar da. Arazoaren 18tik 22ra bitartean duzu izena emateko aukera.

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu!!

Download “Olatz - Arno Arnoko aterpea - Aparai lepoa” Olatz-Arno-Arnoko-aterpea-Aparai-lepoa.gpx – Downloaded 43 times – 95,15 KB
Azaroak 24: Urteko azken irteera Arkamurka-Pagoeta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.