Bazkide hori:

Jakingo zenuenez, azaroaren 24an egitekoa zen Arkamurka-Pagoeta irteera bertan behera utzi behar izan genuen, haizeteengatik. Orain albiste on batekin gatozkizu: datorren igandera, hau da, abenduaren 1era, aldatu dugu irteeraren eguna.

Arkamurkak gidatuta, Olatz, Arno eta Kalbario inguruetarako joango gara, bertako artadiak ikustera. Ibilbidea 5 km luze da, eta desnibel txikia du. Naturaz gozatuko dugu, zuhaitz zaharrei begi berriez begiratzeko.

Hamaiketakoa, elkartearen kontura.

Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkil-dendan egin behar da. Lehendik izena eman bazenuen, ez duzu berriz egin behar.

Irteera goizeko 07:30an izango da, Agoueseko biribilgunean.

Animatu!!

Mendizabal dendan izena eman dezake lehen etortzerik etzuenak. Hamaiketakoa  elkartearen kontu izango da.

Urteko azken irteera (Arkamurka-Pagoeta): abenduaren 1ean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.