Bazkide hori:

Aurtengo azken emanaldiaren berri ematera gatozkizu.

Iñaki Peña medikuak berak zuzendutako “Mendian hil, hirian hil” dokumentala aurkeztuko digu. Dokumental honetan, heriotzari buruzko erreflexio-bilduma bat entzuteko aukera izango dugu.

Mendian norbait galdu duten gurasoak, anai-arrebak edota lagunak dira protagonistak. Kameraren aurrean, beren bihotza irekiko digute, eta heriotzak sortarazi zizkien sentipenak kontatuko dizkigute. Haien laguntzarekin, heriotzaz asko ikasiko dugu eta, aldi berean, bizitzaz ere bai.

Hemen duzu dokumentalaren laburpena:

Emanaldia abenduaren 13an izango da, 19:00etan, Pagoeta MEren aretoan.

Gurekin izango zarelakoan,

Batzordea

Abenduaren 13ko emanaldia: Iñaki Peñaren “Mendian hil, hirian hil” dokumentala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.