Gaurko ibilbidea Arantzazuko aparkalekuan hasiko dugu. Urbiako ohiko ibilbidea ezker aldera utzirik zuzen jarraituko dugu Iturrigorriko futbol zelai zaharrak dauden aldera.
Marra zuri horiei jarraituaz eta Urkulu erreka lagun dugularik leku zoragarri honetatik bakardade osoan ibiliko gara, eta Gaztelu Aitz tontorraren azpitik pasako garen, gaurkoan bertara ez gara igoko, neguan labaina egoten bai da eta, azken malda eta talde handian igotzeko ere ez da oso gomendagarria.
Aurrera jarraituaz eskuin aldera maldatxo bat agertuko zaigu eta bertatik Arrionako lepora iritsiko gara. Bertan, mugarri berezi bat dago pinudian ezkutatuta, garai bateko Arionako sel harria da.
Pinudian baherantz hasiko gara eta basoa aldatzen joango da pagadian bihurtu arte. Oso baso polita da, goroldio, erreka eta guzti. Basotik irten da Bellotzako baserrira ingurutako gara. Gune honetan zelai barruti txikiak daude, horma txikiekin babestuta eta tontor batzuk ditugu paisaia osatuz.
Errepide estu batetik joango gara azken zatian eta, azken malda tentea gaindituta, eskailera maila batzuk ere ba ditu, berriz ere Arantzazuko aparkalekuan izango gara.
Ibilbidea erraza da.
Distantzia: 8 km inguru.
Igoera/ jaitsiera metatuak: 375 m inguru
Denbora: 3.00 / 3:30 ordu inguru
ANIMATU!!
Download “Arantzazutik itzulia ezkutuko bidetik” Arantzazutik-itzulia-ezkutuko-bidetik.gpx – Downloaded 39 times – 84,19 KB