Bazkide hori:

Aurtengo lehen emanaldiaren berri ematera gatozkizu.

Saioa Iruretagoienak eta Unai Lizarraldek beren Peruko ibileren berri emango digute, Perun barrena izeneko aurkezpenean. Haien hitzak ekarri ditugu hona:

“Ibilaldi ezberdinak eginez Peruko txokoak ezagutzeko aukera izan genuen azken uda honetan. Huayhuashseko zeharkaldia egiteko, Cordillera Blancan aklimatazio motz batekin hasi eta Colca, Salcantay, Machu Picchu… bisitatuz Paracaseko kostalderaino. Ia 5.000 metrotan bizi diren behietatik, merkantzia-ontzietan eguzkia hartzen duten itsas lehoietara.”

Peruko bazter ederrak ezagutzeko aukera izango duzu, animatu!

Batzordea

Urtarrilaren 17an, “Perun barrena” emanaldia, Saioa Iruretagoiena eta Unai Lizarralderen eskutik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.