Bazkide hori:

Urtarrilaren 26rako, Nafarroako Oderitz herriaren inguruko ibilaldia antolatu dugu. Bidean, Egar 1 eta 2 kobazuloetan sartzeko aukera izango dugu. Benetan merezi du horiek ezagutzea. Beraz, ez ahaztu zure frontala! Laster izango duzu informazio zehatzagoa gure webgunean.

Distantzia: 11 km

Igoera/ jaitsiera metatuak: 350 m

Denbora: 4 ordu inguru

Irteera: Aigoues biribilgunea, 7:30

Izen-ematea: Mendizabal kinkila-dendan, urtarrilaren 20tik 24ra.

Egun horretan gurekin izango zarelakoan,

Batzordea

Download “Egar 1, eta Egar 2 kobak Track-a” Ibilaldi-zirkularra-Oderitz-Egar-1-eta-bi-kabak-Oderitz.gpx – Downloaded 38 times – 123,21 KB
Urtarrilaren 26ko irteera: Oderizko Egar kobazuloak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.