Bazkide hori:
Otsailaren 22rako, goiz-buelta bat egitea eta ondoren sagardotegian bazkaltzea zegoen programatuta gure egutegian. Hala ere, batzordeak, zenbait sagardotegitan eskaini dizkiguten prezioak eta baldintzak aztertu eta gero, erabaki du plana aldatzea eta jatetxe batean antolatzea bazkaria. Beraz, hau da proposatzen dizuguna:
- Goiz-buelta: Usurbila trenez joango gara, eta handik oinez Oriora. Ibilbidea zehazteko dago, eguraldiaren arabera. Irteera: tren-geltokitik 9:08an orduan ateratzen den trena hartuko dugu. Ibilaldia bukatutakoan arropa aldatu nahi baduzu, 8:50etik aurrera izango duzu aldatzeko arroparen poltsa uzteko aukera, autoz Oriora eraman dezagun.
- Bazkaria: Orioko Antilla jatetxea.
- Izena ematea: Mendizabal kinkila-dendan, otsailaren 11tik 18ra. Izena ematean, 30 euroko seinalea utzi beharko duzu.
Plan berria gustukoa izango duzulakoan, 22an elkar ikusiko dugu!
Batzordea
Otsailaren 22an, goiz-buelta eta bazkaria