Bazkide hori:
Otsailaren 21ean, Elaia errariak, Asia hego-ekialdeko bitakora emanaldia, Nerea Urdangarin eta Zigor Saizarren eskutik
Nerea Urdangarin oriotarrak eta Zigor Saizar getariarrak hamar hilabetetan Asia hego-ekialdeko hamar herrialde zeharkatu zituzten aurreko ikasturtean. Vietnamgo hiriburuan, Hanoin, hasi zuten bidaia eta 22.000 km egin ondoren, Japoniako hiriburuan, Tokion, amaitu zuten.
Bidaia honetan izandako bizi-esperientziekin, Asiako jendearengandik ikasitako kultura, historia eta sinesmenekin, eta batik bat bidaian sentitutako emozioekin, bidaiariek argazkiz eta hitzez osatutako ikus-entzunezkoa prestatu dute Pagoeta Mendizale Elkartean partekatzeko.
Emanaldia otsailaren 21ean izango da, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan, Pagoeta Mendizale Elkarteak Santa Marina kalean duen aretoan.
Nerea eta Zigorrekin bidaiatzera gonbidatzen zaitugu.
Batzordea
