Bazkide hori,

Azaroa iritsi da, eta horrekin batera urteko azken irteeraren data. Urtero bezala, Arkamurka Natur Taldeak eta Pagoeta Mendi Elkarteak azaroaren 23an urteko azken irteeran parte hartzeko gonbita luzatzen dizute.

Aurten Lapurdiko kostaldera joango gara. Abadia Gazteluaren inguruan hasiko dugu ibilaldia eta bertako itsaslabarren ezaugarri geomorfologikoez, kostaldeko ekosistema desberdinez eta inguru horien erabilera historikoez arituko gara. Denbora eta eguraldiaren arabera, hamaiketako egiteko tartetxoa hartu ondoren, Hendaiako hondartzara jaitsiko gara, hura zeharkatu eta Beltzeneako dunetan amaitzeko.

Proposatzen dizuegun ibilbide erraz eta labur honetan zehar, itsaslabarrak, zelaiak eta dunak bezalako paisaia natural desberdinez gozatzeko parada izango dugu.

Irteera: 7:30ean, Agoues biribilgunetik.

Ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan eman dezakezu izena, azaroaren 17tik 21era bitartean.

Animatu!

Download “Azaroaren 23an, Arkamurkarekin batera Iparraldera Track-a” Azaroak-23_Abadia-Gaztelua-Beltzenea.gpx – Downloaded 89 times – 36,76 KB
Azaroaren 23an, Arkamurkarekin batera Iparraldera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.