Aspaldian askotan entzun izan dugu Mendi Elkarteak eta mendizaletasun tradizionala krisian
daudela. Gizalegezkoa da jendearen ohiturak eta joerak aldatuz joatea. Baina,
mendizaletasunak merezi duen aitorpena jasotzen al du komunikabide, gizarte eta erakundeen
aldetik? jabetzen al gara bere benetako balioaz?
Hitzaldi honetan Mendizaletasunaren garrantzia azpimarratu nahi da, bere izen ona eta
prestigioa aldarrikatu; baita herritarren mendirako zaletasuna sustatu ere.
Mendizaletasunak eragiten dituen onurak sakonduko dira: osasunean (arlo somatikoan zein
emozionalean), eduki zientifikoak zabaltzen, ondarea ezagutarazten, balio pertsonalak lantzen,
sozializatzen, natura maitatzen …
Hizlaria: Luix Mari Zulaika Isasti. EHUko irakaslea.
Animatu

