1 – : Hendaiako ABBADIE JAUREGIAren inguruetako Itsasertzeko Ibilaldia. 4 km inguru.
2 – : Gaintxurizketatik Guadalupeko Santutegira (ibilaldia luzatu nahi dutenentzat) 8 km inguru.
Eguna: Maiatzak 9, larunbata
Irteera ordua: 08:30
Nondik: Agoueseneko biribilgunetik eta ondoren San Pelaion “Nafarroa kalean”
Izena ematea: Apirilak 23 eta24ean 18:30 etatik 20:00 etara Pagoeta Mendizale Elkartean
Bazkaria gehi autobusa. 31 €
HENDAIAKO ABBADIE GAZTELUAREN INGURUA
Ibilaldia Hendaiako zaharren egoitzaren parean dagoen aparkalekuan hasten da. Hor hasten da
Kostaldeko Ibilbidea. Bidea hartu eta berehala Larretxea Baserrira iritsiko gara. Informazio gune
bat eta, piknikerako mahai pare bat izateaz gain, komunak ere badaude.
Sagarrondo artean jarraituko dugu bidea eta hondoko itsasoa entzungo dugu. Hurrengo geltokia
Nekatoenea izango da, artisten bizileku gisa berrerabilitako baserria. Hemen, komuna eta iturri
bat ere aurkituko ditugu. Puntu horretatik Abbadie-ko Gaztelua ikus dezakegu
Bideari jarraituko diogu, eta berehala ezkerrera egingo dugu, “Santa Anna Punta aldera joateko,
hain ospetsuak diren haitz bikiak ikusteko. Bidea ez dago harriztatuta eta lokaztuta egon ohi da
zenbait zatitan.
Hemendik aurrera, Abbadie-ko behatokiaren eraikina dugu erreferentzia, eta Txingudi eta
Hondarribiko bistak guztiak irekitzen zaizkigu.
Bidea pixkanaka itsasora hurbiltzen ari da, eta kala txiki batetik bikietako bat ikusiko dugu.
Bideari jarraituz Asporotsttipin amaituko dugu ibilaldia, eta bertan egingo dugu hamaiketakoa
ibilaldi motxa egiten dugunok.
Distantzia: 4 km inguru. Igoera/jaitsiera metatuak: 80 m inguru


GAINTXURIZKETA – GUADALUPEKO ERMITA SANTUTEGIA
Ibilaldia Gaintxurizketan hasi eta Lezo eta Irun lotzen dituen errepidea gurutzatu ondoren Jaizkibel
aldera igoko gara, Epertxoko ingurura iristean ekialderako norabidea hartuaz gainez-gain
jarraituko dugu, bidean Txingudiren talaia paregabea izango dugu, horrela jarraituz Guadalupeko
Santutegira iritsiko gara
Distantzia: 8 km inguru. Igoera metatua 220 m inguru. Jaitsiera metatua: 100 m inguru


