Apirilaren 24an, Iñaki Peña etorriko da Pagoeta Mendizale Elkartearen aretora. Iaz, Pagoetako lokalean, “Mendian hil. Hirian hil” dokumentala proiektatu genuen, urte batzuk lehenago Mendi Tourrean aurkeztutakoa. Hirugarren dokumental hau, Arteman Komunikazioak ekoiztuta, eta Iñaki Peñak idatzi eta zuzenduta, trilogia bat osatzen du, “Aulki Hutsak” eta “S(u/a)minetik bakera”-rekin batera. Hurrengo apirilaren 24an, egileak aurkeztuko du “Heriotzak eta doluak. Trilogia dokumental bat” izeneko liburu elektronikoa. Mendia amankomuneko elementua da hiru pelikuletan, eta horren inguruan izango da hitzaldia.

Ordua: 19:00

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Batzordea

Apirilaren 24an: Iñaki Peñaren “Mendiaren presentzia heriotzei eta doluei buruzko trilogia dokumental batean”

One thought on “Apirilaren 24an: Iñaki Peñaren “Mendiaren presentzia heriotzei eta doluei buruzko trilogia dokumental batean”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.