Hurrengo irteeran, Nafarroara joango gara, eta Baztango Auza mendira igotzea izango da helburua.

Auza (edo Autza) mendia Mendebaldeko Pirinioetako gailur dotoreenetako bat da, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherearen arteko mugan kokatua.

·      Garaiera: 1.305 m

·      Kokapena: Baztan (Nafarroa Garaia) eta Aldude (Nafarroa Beherea) haranak banatzen dituen lerroan dago. Tontorra bera Nafarroa Garaiko lurretan dago.

·      Ikuspegiak.: Piramide itxurako gailurretik 360 graduko panorama paregabea dago. Egun argietan Kantauri itsasoa, Landak eta Pirinioetako tontor altuenak ikus daitezke.

·      Distantzia: 18 Km

·      Denbora: 5 ordu

·      Desnibel positiboa: 764 m

·      Desnibel negatiboa: 1.153 m

Ibilaldi erraza da, ez du zailtasun teknikorik.

Irteera: 7:30, Agoues biribilgunetik

Izen-ematea: Mendizabal kinkila-dendan, apirilaren 20tik 24ra

Izpegi Lepoko aparkalekutik hasten da ibilbidea. Hegoalderantz doan bidezidorra hartuko dugu, pago artean eta malda leunetik. Elorrieta lepotik pasatuko gara. Lepo hau bereziki ezaguna da, bertan dagoen multzo megalitiko handiagatik, eta ohiko pasabidea da tontorrera. Hemendik (830m) Auza tontorrera (1.305m) igotzea bidearen zatirik gogorrena da, baino baita ikusgarriena ere. Tontorra zabala eta
belartsua da nagusiki, baino berezitasun geologiko batekin: Harri triasiko gorrixkak (pedregerak) ageri dira han-hemenka. Behin, tontorra egin eta gero, Xorroxineko urjauzira abiatuko gara (Bidasoa ibaiaren iturburu nagusienetako bat). Eta hemendik jarraituz, Erratzu herrira iritsiko gara, gure ibilbideari bukaera emanaz.

Animatu!

Download “Auza-ko tracka” Izpegiko-lepoa-Arriurdin-Autza-Xorroxin-Erratzu.gpx – Downloaded 143 times – 33,48 KB
Apirilaren 25ean, Baztango Auza mendira

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.