Gaurko ibilaldia erraza eta polita dela esango nuke. Legutiotik abiatuz Albinako lakuaren presarantz joko dugu eta pista zabal batetik gora eginez Jarindo, eguneko lehen tontorrera igoko gara.
Bigarren tontorra Maroto izango da, eta berau pinudi baten erdian kokatzen da
Hirugarren tontorra Isuskiza izango da eta pagadi polit batetik pasa eta gero aurkituko gara gailurrean.
Eguneko azken muinoa Monte Albertia (Zarautzen ere badugu izen bereko aterpea) izango da. Bertan monolito eta oroigarri askorekin topatuko gara, 1936ko gerrate zibilean bertan izandako bataila odoltsua gogoratuaz.
Bukatzeko aipatu, baso apartak gurutzatuko ditugula eta pago motz ikusgarriak eta izei galantak ere izango ditugu bidelagun Monte Albertia-tik berehala jaitsiko gara Legutiora, horrela amaiera emanaz Araba eta Gipuzkoan zehar egindako ibilaldi zirkular honi
Distantzia: 15,67 km
Iraupena 5.5 ordu edo 6 ordu
Zailtasuna: Erraza
Egun osorako ibilaldia
Animatu!!


