Uztailak 18
Ibilbidea Sallent de Gallego herrian abiatuko dugu. Pondiellos bailaran gora egingo dugu basoan barna. Inguru hauetako bailara ezezagun eta bakarti honen goikaldera iristean ezkerraldera egin eta aldapa bizian gora egin eta Tebarray aintzirara iritsiko gara. Hemen aukera izango da izen bereko gailurrera igotzeko eta gainontzekoak Infiernoko lepora joango gara aintzira inguratuz. Bertatik beherantzako bidea hartuko dugu aintzira urdinen artetik pasa eta Bachimañako urtegira iritsiz. Hau atzean utzi eta urjauzi eta piñu artean behera Casa de piedra aterpera iritsiko gara.
15 km inguru eta 1500m desnibel positiboa.
Luzera eta desnibelaz gain ez du zailtasun tekniko berezirik

Uztailak 19
Garmo Negro
Herri eskaerari kasu eginez Garmo Negro mendiari egingo diogu kolpe. Aterpetik abiatu eta argualas urjauzi ingurura joko dugu. Mallata baja atzean utzi eta Mallata altara iritsiko gara, hemen ezkerrera joneta bailaratxo batean gora egingo dugu argualas lepora heldu arte. Bertatik eskura izango dugu tontorra. Behin gaina hartuta paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Gorputzari buelta hartu eta autobuserako bidea egitea geratuko da Pantikosako bainuetxeraino.
10km inguru eta 1400 metroko desnibel positiboa.
3000 metro dituen tontor bat igotzeko aukera aukerako plana.

Ekipajea: udako ohiko ekipoa; beroki/euritakoren bat, makilak, esku-zorroak, bi egunetarako mokaduak, ura eta abar. Ez sartu pisu gehiegi motxilan. 

Lotarako tokia: Panticosako Casa de Piedra aterpean. 

PREZIOAKGazteakHelduak
Bazkideak  55.00 (25 urte arte)90.00
Bazkide ez direnak  60,00 (25 urte arte)100.00

ORDAINKETA:

KUTXABANK2095 5076 48 1065685215
LABORAL KUTXA3035 0029 65 0290015562

PREZIOETAN SARTUTA DAGO: Joan-etorria autobusez Zarauztik, afaria, lotarako lekua eta gosaria (mendirako edota gainerako mokaduak norberaren kontu)

Izen-ematea 

Bi aukera daude:

– Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. 
– Pagoeta Mendizale Elkartean, ostegunetan. Egunak: uztailaren 2a eta 9a. Ordutegia: 20:00etatik 21:00etara

Irteera 

Larunbatean, uztailaren 18an, goizeko 06:00etan, Agoueseko biribilgunetik.

Uztailak 18-19: PIRINEOAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.