Uda bukatu berri dugu eta pagoetazaleok indar berrituekin ekin diogu kurso berriari. Gure falta izan duzu?
Urtearen azken txanpa ibilaldi polit batekin hasiko dugu. Gaurkoan, Arabako hegoaldeko mendietara egingo dugu bidai; Kantabria (edo ToloƱo) mendilerrora, hain zuzen. Errioxa, Nafarroa, Araba eta Burgos zeharkatzen dituzten mendi malkartsu hauek hainbat hegazti espezierentzako babesleku paregabe dira: saiek, belatzek, putreek eta arranoek hemen dute haien kabia. Hots, Obarenes mendiekin batera, zonaldea Hegaztientzako babes bereziko eremua da (ZEPA, erderaz). Pagoz, haritzez, ainarrez eta hurritzez osatutako basoz inguratua, gune argi berezi eta sakratua dugu bisitagai. Hala somatu izan dute ere historian zehar zonaldean finkatu izan diren herriek.
Ibilaldia Okoneko santutegian hasiko dugu, Bernedon, eta trabesian Laguardiako hiribildura iritsiko gara. Beroketzelo ia astirik gabe, eguneko aldapa gogorrenei ekingo diegu. Lau kilometrotan ia 600 metroko desnibela eginda, San Tirsora (1333 m) iritsiko gara, eguneko lehen gailurra. Mendi benetan aparta, tontor azpian izen bereko ermita bat duelarik, harri tartean.
San Tirsotik, hegoaldera joko dugu, eta Kantabria mendilerroko krestaren zati bat egingo dugu, lau kilometrotan zehar. Berez, ez da bide oso zaila teknikoki, baina ezkerraldean mendilerroko amildegiak edukiko ditugu lagun kresta osoan. Hori dela eta, bertigoa duten pertsonentzako ez da gomendagarria tarte hau. Lau kilometro hauek pasata eta Leon gailurra (1392 m) gaindituta, eguneko tontorrik garaiena, Toro lepora iritsiko gara. Hemendik, jeitsierari egingo diogu aurre, Laguardia ibilaldiaren helmugan dugularik zain.
Pagoeta, ordea, elkarte irekia da, eta jakitun gara gure baitan dugun dibersitatea anitza dela. Denok zarete ongietorriak, zarena zarela onartua. Krestatik doan bidea denentzako ez dela egokia jakinda, beraz, gidariak badu tarte hori ekiditeko alternatiba, Okonetik zuzenean Toro lepora doan baso-bide batetik, pagoen babesean. Han, beste taldea izango dugu zain.
Irteera Agouesen izango da, goizeko 7:00etan. Irailak 13, igandea.
Animatu!
Ibilaldi ofiziala
Diztantzia: 15,50 km
Desnibela: 700 m
Denbora: 5-6 ordu
Zailtasuna: ertaina
Zailtasun teknikoa: ertain-altua (krestako kilometroak ez dira egokiak bertigoa duten pertsonentzat)
Ibilaldi arternatiboa (San Tirso igo gabe)
Diztantzia: 15,50 km
Desnibela: 700 m
Denbora: 5-6 ordu
Zailtasuna: erraza
Zailtasun teknikoa: erraza





