Urrian 3 egunetako irteera prestatu degu Demanda mendilerro ingurura.
URRIAK 10
1. eguna: Ojacastro – Dehesa de Valgañón – Anguta – Avellanosa de Rioja – Eterna.
17 km. 840 m-ko desnibel metatua.
Natura-edertasun handiko paisaian kokatutako ibilbidea; basoak, antzinako bideak eta landa-eremuko herri txikiak zeharkatzen ditu. Bertako paisaia ezagutzeko sarrera bikaina da, baita bakeaz eta naturaz gozatzeko egun aproposa ere.


URRIAK 11
2. eguna: Santa Cruz del Valle – San Millán (Burgosko gailurrik altuena).
22 km. 1200 metro desnibel metatua.
(B plana: 18 Km,. 700 metroko desnibel metatua)
Ziurrenik hau izango da “mendi”-egunik gogorrena. Burgosko probintziako gailur nabarmenetako batera igoko gara. Ibilbide zorrotza baina aberasgarria da; gailurrera iristearen eta ikuspegi panoramikoez gozatzearen zirrara eskaintzen du.


B PLANA


URRIAK 12
3. eguna: Fuentemolinoseko kobazuloen bisita liluragarria dugu zain. Kareharrian uraren eraginez sortutako sistema karstikoa da. Ibilbidean zehar, mota horretako kobazuloetan ohikoak diren hainbat formazio eta egitura ikusiko ditugu, eta, aldi berean, haien bilakaera geologikoari zein inguruko natura-inguruneari buruz gehiago ikasiko dugu. Zalantzarik gabe, aukera bikaina da espeleologiaz gozatzeko eta elkarrekin egun zoragarria igarotzeko.
Beloradoko enpresa bat arduratuko da antolakuntzaz, beharrezko material guztiak emango dizkigute.
6-99 urte bitartean egin ahal izateko aktibitatea. Kobazulorako behar den ekipazio guztia, buzo, kasko, argi…bertan utziko digute
Ekipajea: udazkenekoohiko ekipoa; beroki/euritakoren bat, makilak, esku-zorroak, hiru egunetarako mokaduak, ura eta abar. Ez sartu pisu gehiegi motxilan.
Lotarako tokia: Beloradoko aterpetxean.
| PREZIOAK | Gazteak | Helduak | |
| Bazkideak | 95.00 (25 urte arte) | 150.00 | |
| Bazkide ez direnak | 100,00 (25 urte arte) | 160.00 |
ORDAINKETA:
| KUTXABANK | 2095 5076 48 1065685215 |
| LABORAL KUTXA | 3035 0029 65 0290015562 |
PREZIOETAN SARTUTA DAGO: Joan-etorria autobusez Zarauztik, afaria, lotarako lekua eta gosaria (mendirako edota gainerako mokaduak norberaren kontu) eta kobazulorako bixita barne.
Izen-ematea
Bi aukera daude:
– Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz.
– Pagoeta Mendizale Elkartean, ostegunetan. Egunak: irailaren 24 eta urriaren 1a eta 8a. Ordutegia: 20:00etatik 21:00etara
Irteera
Larunbatean, urriaren 10ean, goizeko 06:00etan, Agoueseko biribilgunetik.
