Gaurko zeharkaldia Irurtzunen (472m) hasiko dugu, konkretuki Matxain jatetxearen alboko aparkalekuan. Behin martxan jarrita herriaren goiko aldera abiatuko gara, Plazaolako tren geltokia zegoen gunera, gaur egun bide gorri edo “via verde” batetan bihurtuta dago. Guk, bide hori hartuta “Balcon del buitre” deitzen den guneraino joan-etorria egingo dugu.  

Itzuli ostean,  gune honetatik irteten den bidexka harturik dena gorantz egingo dugu, hau da; iparraldera, eta herriko ur-biltegitik pasata, marra laranjak jarraituaz, harizti batetan sartuko gara, eta konplikaziorik gabe, “Pikuxarreko bidea” izena duen bideak bat egingo du Aizkorbetik datorren pistarekin eta, hemendik aurrera erromesen bidean bihurtuko da Trinitate ermitara joateko.

Basotik irtetean, sigi-saga batzuk egin beharko ditugu malda gainditzeko eta, berehala ikusiko ditugu baseliza eta aldamenean dagoen aterpea ere (1014m). Arnasari buelta emanik eguneko azken ahalegina eginez Erga (1088m) tontorrera igoko gara.  Oso ikuspegi ederra dago gain honetatik. Beriain eta Aralarko San Migelen tontorra berehala bereziko ditugu, giroa lagun.

Tontorretik atzera bidea eginez aterpera jaitsiko gara hamaiketakoa egitera eta behin tripa aseturik berehala hasiko gara beherako bidean, mendebaldeko isuri aldera jaisten, bidexka garbi eta nabarmen batetatik zehar, pagadi eder bat zeharkatuaz eta ia jaitsieraren amaieran autobideko trafikoaren zarata hasiko zaigu eta, baita ere Bi Ahizpen harkaitzak ikusiko ditugu.

Momentu batetan gure bidexkak iparraldera joko du eta Latasa herria (470m) ikusten hasiko gara. Azken metroak eginez berehala izango gara herriaren sarreran, Eraso erreka zubitxo berri batetik gurutzatuta zeharkaldiaren amaierara iritsiko gara.

Distantzia:  13 km inguru

Igoera / jaitsiera metatuak:  730 m inguru

Zailtasuna:  Ez du aparteko zailtasunik Irteera: Goizeko 7.30ean Agoues-eneko Biribil-gunetik

Erga Track-a

IRURTZUN – ERGA – LATASA