GR-1 Ibilbide Luzeko Bidezidorra da. Ampuriasen (Gironan, Costa Brava erdian), Mediterraneo ertzean hasi eta Atlantiko ozeanoranzko norabidea hartzen du. Aurreneko 600 bat km GR-11 Pirinioetako bidezidorraren parean egiten ditu, eta ondoren, iparraldean, Done Jakueren bidearekin (GR-65) lehian doa aurrera. Los Arcosen (Nafarroa) gurutzatzen dira bi bideak eta handik Penintsularen beste ertzeraino jarraitzen du, Finisterreraino (Coruña).

Oraingo honetan ibilbidea (txangoa) Kasedan hasi, Galipentzutik igaro eta Uxuen amaituko dugu.

Kaseda (445 m)

Herria beheko aldetik gurutzatuta, bideak lurralde lau batetik egiten du aurrera, telefono lineatik hurbil, xake-taularen antzera markatuta dauden laborantzako lur artetik. Ibili 20 bat minutuan eta bidarte edo pista gurutze batera iritsiko gara. Han eskuinera egin eta Aragoi ibaira heldu arte jarraituko dugu. Ezkerrean utziko ditugu San Pedro mendilerroko(889 m) azken aldean nagusi diren Kaparretako Uharrizko harkaitzak,

Zubi erromanikoa (380 m)

Galipentzu Zaharra gure buru gainean zintzilik dugula, Aragoi ibaia igaroko dugu Erdi Aroko zubitik. Aldapa piko bat igota, erdi hutsik dagoen herri honen kale estu eta maldatsuetan ibiliko gara.

Galipentzu (543 m)

Galipentzu (543 m). Goi aldetik H-Mra, Uxuerako bidea hartuko dugu. Antzina mandabidea eta transhumantziako abelbidea zena, gaur egun pistek eta traktoreen gurpil-markek ia erabat ezabatua dago.

Bidegurutzea muino baten gainean. Jaitsiera luze batean, ezkerrean Sola eskorta utziko dugu eta beste hiru sakan igaroko ditugu: Capaburros, Aliaga eta Tutibero. 30 minututan aldapa luze batek muino gainera eramango gaitu, San Migelen baselizaren (XIII.m.) hondakinetatik gertura. Amaitzeko, Uxue (747m) herrira iristeko azken pausoak egitea gelditzen zaigu.

Distantzia: 18 km inguru

Igoera metatua: 750 m inguru

Jaitsiera metatua: 450 m inguru

Iraupena: 5 / 5:30  ordu inguru

Zailtasuna: Ez du aparteko zailtasunik.

Irteera: 7:30ean Agoues-eneko biribilgunetik

Track-a

MAIATZAK 5: KASEDA-GALIPENTZU-UXUE