Ibilaldia Deba herrira iristean izen bereko ibaia gurutzatu eta tunela pasatakoan autobusetik jaitsi eta bertatik hasiko dugu ibilaldia.
Santio Bideari jarraituz egingo dugu aurrera Mutrikura iritxi arte.
Hemendik, aurrera jarraituko dugu Galdona Mendia deritzon gunera arte.
Debatik Ondarroara ibilaldia gehiegi dutenentzat aukera dago autobusez Mutrikura joan eta ibilaldia han asteko, eta hauek ere, Galdona Mendira iritsiko dira, eta bi taldeak elkartuta eta eguraldia lagun, leku paregabean egingo da hamaiketakoa.
Ondoren, txangoaren amaiera artekoa bi taldeak elkarrekin egingo dugu.
Saturraran atzean utzitakoan Ondarroa azalduko zaigu aurrez aurre, eta bertara iritsita, agian, herrian bueltatxo bat emateko tartea izango dugu Batzokira bazkaltzera joan aurretik. Bazkaria: 30,00€
- Aukera:
Distantzia: 10 km inguru.
Igoera/jaitsiera metatuak 450 m inguru.
- Aukera:
Distantzia: 5,2 km inguru
Igoera/jaitsiera metatuak: 250 m inguru
Izena ematea: Mendizabal kinkila-dendan maiatzaren 2tik 8ra Irteera: Goizeko 8:30ean Agoues-eneko biribil-gunetik