SAN JAIMEKO ZUBIA – ESTOSEKO ATERPETXEA –  CHISTAUKO MENDATEA – VIADOSEKO ATERPETXEA

Asteburu honetako zeharkaldia, Benasque eta Llanos del Hospital arteko errepide ondoan dagoen, San Jaimeko Zubian (1254 m) hasiko dugu.

GR11-ri jarraituko diogu egun guztian zehar. Hasieran pista bati jarraituz, Estos-eko urtegi txikirantz hartuko dugu. Hemendik egoera onean dagoen Cabaña de Santa Anara igoko gara (1495m).  Hemendik Coronaseko iturrira helduko gara (1560m) Aurrera eginez, Batielleserako bidegurutzera iritsiko gara. Hemen ur jauzi eta Gorgas Galantes ikusteko aukera izango genuke, baina guk, aurrera egingo dugu.

Celtas Cortos talde ospetsuak bere kanta batean darabilen “Cabaña de Turmo” aldera igoko gara segidan (1750m). Hemendik gutxira Estos-eko aterpetxe ezagunera (1890m) Estos-eko harana, Benasqueko ederrenetakoa da. Bertan 3000m-ko tontor ugari igo genitzake: Posets, Perdiguero, Picos Clarabide eta Gias besteak beste.

Estoseko aterpetxea atzean utzi eta Chistauko lepoa izango dugu gure hurrengo jo muga (2592m). Hemendik aurrera, dena beheranzkoa joeran izango da. Goi-larre zoragarrietan barrena, Cinqueta errekaraino jaitsiko gara. Erreka gurutzatu eta galbiderik gabe Biadoseko aterpetxera iritsiko gara (1760m)

  • Distantzia:   21,6 km inguru  
  • Igoera metatua:   1.390 m inguru  
  • Jaitsiera metatua:  980 m inguru
  • Zailtasuna:  Erraza
Track-a

BIADOSEKO ATERPETXEA – URDICETO-KO LEPOA – PARZAN

Bezperako gozatuaren ondoren, aterpetxe behean dagoen pista hartuko dugu. Udan bakarrik irekita egoten den El Forcallo kanpinaren ondotik pasa, Virgen Blanca Kanpamenduen ondotik pistari jarraituko diogu Cinqueta errekaren aldamenetik.

Aurreratxoago , San Juan de Plan aldera dagoen pista utzi eta beti ere GR11-ri jarraituz, gora doan bidea hartuko dugu. Oraintxe pistan eta oraintxe bide zidorrean, Ordizetoko lepora (2326 m) iritsiko gara.

Guregandik gertu, Ordizetoko lakua ikusiko dugu; eskuinera Pico Ordizeto; atzean Posets, Eriste… ; ezkerrerantz Punta Suelza eta Fuesa eta parez pare Monte Perdido inguruak.

Marka zuri-gorriei jarraituko diegu hemendik aurrera ere. Argi-indar zentraletik, Puyals, Pardina eta Pocilcas artzain borden ondotik Barrosako zentralera iritsiko gara. Hemendik Parzanerako bidea, errepidez egingo dugu.

  • Distantzia:  22 km inguru.
  • Igoera metatua:  1.020 m inguru. 
  • Jaitsiera metatua:  1.630 m inguru Zailtasuna:  Erraza, ein handi batean, mendi bide edo pistatik
Track-a

Baldintzak

Uztailak 20-21: Pirinioak