ADI: Izen Ematea, pagoetame@gmail.com edo Urriak 10ean Elkartean
PANTICOSAKO BAINUETXEA – BRAZATO MENDATEA –
SAN NIKOLAS DE BUJARUELO
Panticosako Bainuetxetik (1639 m) abiatu, eta GR – 11 jarraituz igoera eroso batean Brazato urtegira ( 2385 m) iritxiko gara, bere aldamenetik igaro eta aurrera jarraituz, izen bereko mendatera helduko gara (2580m) “Hemendik, Bacias (2768m) mendi gailurrera igotzeko aukera dago.”
Jaitsiera, beti ere, GR – 11, jarraituz Arako bailararen bila joango gara, gure aurrean Vignemaleko hego aurpegia parez pare izango dugu. Behin bailara hartuta, honi jarraitu besterik ez dago S. Nicolas de Bujaruelora (1350 m) iritsi arte.
Distantzia: 21,3 km inguru
Igoera metatua: 1000 m. inguru
Jaitsiera metatua: 1275 m inguru
Zailtasuna: Ertaina
COTEFABLO MENDATEA – ERATA – YESERO
Txango honetan zeharkatuko ditugun mendiak Pirinioetako tontor garaiak baino pixka bat hego-alderago daude, ez dute goi-menditaeko ezaugarririk, biribilagoak eta xamurragoak dira.
Cotefablo Mendatean (1413 m) dagoen tunel ondotik irten eta bere gainaldean dagoen lepora igoko gara.
Bertatik, hegoalderantz doan mendilerroa hartu behar dugu, eta Ronata mendi txikitik igaro eta jarraituz, Erata (2003 m) gailurrera iritxiko gara.
Behin gailurrera iritsita, jaitsiera nahiko erosoa eginez Yesero (1129 m) herrian amaituko dugu eguneko ibilaldia.
Distantzia: 12,3 km inguru
Igoera metatua: 720 m inguru
Jaitsieram metatua: 1100 m inguru
Zailtasuna: Nahiko erraza