21 km pasatxo. Perfilean ikusten den bezala ez du aparteko zailtasunik luzera kentgzen badiogu. Bidea aski xuabea da; lehendabizi, ehizagune baten paretik pasako gara eta aldapatxo baten ostean OTSOZULOA ikusiko dugu (berorren aztarnak edo hondakinak, hobeto esateko. Pagadian sartuko gara eta berorren edertasuna goxatu ondoren, irten eta gora eta esker eginda ekingo diogu. Aurrera-go GRa aurkituko dugu “SENDA DE PASTOREO NATURAL” izena duena. Handik aurrera, bide ezbide batean barrena gora egingo dugu lepora iritsi arte eta berriro behera aterpe baten parera iritsi arte. Aterpearen paretik goraq egingo dugu eta 20/30 minututan UNGINON izango gara.
ANGULO GAINA-UNGINO-ANGULO GAINA