Ebro ibaia Fontibren jaiotzen da, Reinosako inguruetan eta berehala bere urak bildu egiten dira Ebroko urtegian. Ondoren Kantabriako lurrak utzi eta Burgoseko probintzian sartuko da 145 km inguru egiteko. Eta hemen da, Ebro ibaiak, Burgoseko inguru honetan, ibar, zintzur eta sakonune ederrak sortu dituen lekua. Eta Santu guztien zubia erabiliko dugu leku eder hau ezagutzeko. Gustua baduzue, badakizue: animatu!!!        Hiru egunetako plana honakoa da: 

DULLAKO UBIDEAK

Azaroak 1;     Quitanilla Baldebodres – Dulla – Quintanilla Baldebodres

Dullako ubideak oso eremu interesgarri batean kokatutako  pare bat arroila karstiko eta sakon batzuk osatzen dute. Hauek aldika ur korronteak eramaten dituzte. Ibilbide hau burutu ondoren ideia bat egingo dugu leku bakarti eta eder hau ezagutzeko.

Quintanilla Valdebodres herritik abiatuko gara, bertako plazoletatik. Berehala GR1 (Empúries-etik Fisterra-ra doan ibilbidea) utzi eta Dullako ubideari jarraituko diogu ibilbide polit batetik pixkanaka pixkana gora eginaz. Gozatuaz joango gara, eta ubidean aurki dezakegun uraren arabera batetik bestera pausuak luzatuz ala laburtuz, esker-eskuin eginez. Konturatzerako “branka” baten itxurako paisaiarekin bat egingo dugu.

Leku honi Puerta de Dulla, eta baita ere, Muela del Dulla deitzen diote. Ebaki handi baten aurrean gaude goi lautadan,  eta Dulla tontorrera abiatuko gara. Itzulera berriz La Matako ubidetik egingo dugu. Lehendabizi Dullako lepora joango gara eta bertatik Villamartin de Sotocueva herrira.

 Hemen GR 1-ri jarraituz La Matako ubidetik barrena goizean irten garen Quintanilla Valdebodres  herrian amaituko dugu. Jarraian autobusa zain izango dugu eta egun hauetan gure bizileku izango den Complejo Residencial MIGUEL DELIBES-era   joango gara, Sedano herrira hain zuzen. Ordubeteko bidea dugu.  

Luzera:  21,6 km. Inguru.    Mozteko aukera du

Igoera / jaitsiera metatuak: 915 m inguru.

Denbora: 6,5 ordu inguru.

Ibilbidea erraza da, zailtasun teknikorik gabe.

Track-a

Oharra: Ubide hauek ondo ezagutzeko lan bikain bat bada, Javier Malo, Ricardo Suso, Txomin Uriarte eta Josu Granjak eginikoa, “Dulla y sus Canales” Pyrenaica aldizkariko 222 zenbakian argitaratutakoa.

 HUIDOBROko SAKONUNEA

Azaroak 2;  Villaescusa de Butron – Cortiguera – Huidobro – Villaescusa de Butron

Oraingoan, Parea Natural de Las Hies de Alto Ebro y Radonen kokatua dagoen ingurune eder  baten barnean ibiliko gara. Gaurko ibilaldiak bi alderdi ditu, bata esan bezala, Haidorreko sakonunea izango da, leku bitxia, eta bestea Cortiguerako herria.

 Hau Burgos probintziako hutsik dagoen (ez guztiz) herri enblematikoenetako bat da. Bertan 1986. urtean “El disputado voto del señor Cayo” filma egin zuten, izen bereko Miguel Delibes idazlearen nobelan oinarrituta.

Ibilbidea Villaescusa de Butron herritik abiatuta egingo dugu. Berehala sakonunean sartuko gara eta ibilbidean  San Clemente eliz erromanikoa, Moreco-ko dolmen megalitikoa, kobre meategiak eta Huidobro bera ezagutuko ditugu, pagadi eta harizti ederrak gurutzatuaz.

Distantzia:  22,2 km. inguru.   Mozteko aukera du

Igoera / jaitsiera metatua: 964 m inguru

Denbora: 6 ordu inguru.

Ibilbidea erraza da, zailtasun teknikorik gabe.

Track-a

TUDANCAtik SONCILLOra

Azaroak 3Tudanca – Cid de Ebro – Munilla – Hoz de Arreba – Soncillo

Gaurko ibilaldian GR 85 izango dugu gurekin, “ruta de Los Sentidos” ere deitzen zaio eta Las Merindades eskualdea gurutzatzen du, berak eramango gaitu Tudancatik Soncillo herrira.

Ibilaldia Ebro ibai ondotik abiatuko dugu. Ibaia gurutzatuaz ekingo diogu, eta berehala zain izango dugu paso de Los Tornos deritzon gune zoragarria. Ibilbide honek Cidad de Ebro herria lotzen du, eta garai bateko bide naturala zen. Haitzarte zirraragarria gurutzatzen du. Ibaiaren bi aldeetatik joateko aukera dago.  Cidad herria igaro eta ondoren San Miguel de Cornezuelora iritsiko gara eta berehala Palancas-eko errekara, Landraves inguruan. Ibilbideko beste gune eder baten aurrean gaude, Las Palancas haitzartea. Oso estua eta urak nola datozen ikusi beharko dugu, euri garaitan, oinak busti ez nahi baditugu.

Ondoren Munilla herria dugu eta bertatik Portillo Esmeril ataka pasa beharra izango da. Bista ederrak. Gozo eta lasai Hoz de Arreba-ra jaitsiko gara. Soncillo herria gertu da baina tartean beste ikuskizun eder batzuk ditugu, adibide Las Arenas, Las Vacas eta Piscarciano-ko kobazuloak. Hauei bisita egin ostean Soncillo herriak harrera egingo digu. Dena ongi bada, autobusa zain egongo da eta etxerako bidea azken helburu hartuta asteburu eder honi amaiera emanaz.

Distantzia:  24 km. inguru.    Mozteko aukera du

Igoera metatua: 920 m inguru.

Jaitsiera metatua: 720 m inguru

Denbora: 6-7 ordu inguru.

Ibilbidea erraza da, zailtasun teknikorik gabe.

Track-a

Egitaraua eta baldintzak

AZAROAK 1/3 – EBROKO ZINTZURRAK