Bazkide agurgarria:

Urtero bezala, aurten ere Arkamurka Natur Taldeak eta Pagoeta MEk mendi-ibilaldi bat antolatu dute elkarlanean. Irteera azaroaren 24an izango da.

Ibilaldia Ibardingo lepoan hasiko da, eta Manttale, Zigorriaga, Xoldokogaineko urtegitik igarota, Ibardinen amaituko da. Aurtengo gaiak: gorosti-basoa, larreak, mairu-baratzak, urtegia eta geologia. Arduraduna Aitor Leiza da.

Guztira, 9,2 km eta 320 m-ko desnibela. Honekin batera doakizu ibilbidearen mapa eta hemendik deskarga dezakezu GPS tracka.

Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkil-dendan egin behar da. Ostiral iluntzera arte duzu izena emateko aukera.

Irteera: goizeko 8etan Agoues-eneko biribil-gunetik. Iristeko ordua 14:30 aldera dago aurreikusita.

Animatu!!
Batzordea

Arkamurka Natur Taldearekin baterako 2019ko irteera