Bazkide hori:
Martxoaz geroztiko mezuak elkartearen jarduerak bertan behera utzi beharraz informatzeko izan dira, eta bazen garaia bestelako berri onak emateko. Horrexetara gatozkizu bada, jakinaraztera COVID-19ak eragindako egoerak galarazten ez badu egutegian programatutako irailetik aurrerako irteerak egiteko asmoa dugula.
Horren arabera, hurrengo irteera irailaren 20an genuke, egun osokoa litzateke, eta Gorbeiara igotzea genuke helburutzat. Ohi bezala, aurrerago bidaliko dizugu informazio zehatzagoa.
Gainera, maiatzean bertan behera utzi genituen MendiTour proiekzioak urrian egitea adostu dugu antolatzaileekin, urriaren 1ean eta 8an zehazki. Laster izango duzue informazio zehatza elkartearen webgunean.
Laster berriz elkar ikusteko aukera izango dugulakoan, ondo-ondo izan.
Batzordea
Udazkenean berriz abian!