PAGOMAKURRE-ATXULAUR ATEA-SUPELEGOR-ARKUATXA-LEXARDI– KARGALEKU– NEBERABARRI–GOROSTETA– ARRABA– PAGOMAKURRE

Ibilbidea malkartsua da (arroka artean ia hasieratik) baina merezi du. Lehendabizi Atxulaur atea izango dugu helburu eta bitarte-ko Mariren erresuman sartzeko. Ondoren, Supelegor kobazulora joango gara (Mariren egoitza), ondoren Arkoatxa deritzonetik pasatu eta harkaitz artean “galtzeko”. Tarte baten ondoren Lexardira iritsiko gara (artzain etxola, patina eta abar…) Aurrera egin da, Arrabarako bidea hartuko dugu Kargaleku deritzon lekuraino eta han, eskuin egin eta Altipitax alderako bidea hartuta ezker hartuko dugu Neberabarrira igotzeko. Ondoren, aurrera, Itxinatik irten eta Ipergorta inguruetan, Gorosteta tontorraren magalera iritsiko gara (aukeran), handik xuabe-xuabe Arrabara jaisteko. Arrabako aterpean bazkaldu ostean Pagomakurrera joko dugu eta Areatzara jaitsiko gara.

IRAILAK 20: Gorbeialdera irteera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.