Kaixo lagun, 
Urte hau berezia izaten ari da guztiontzat. Ezin izan dugu urteko egitaraua mantendu, gure tristurarako, elkarrekin egon eta elkarrekin mendira joateko aukera galdu dugulako.
Dakizuen bezala, urteko azken irteera Pagoetan Mendizale Elkarteak eta Arkamurka natura-elkarteak batera antolatzen dugu. Zoritxarrez, aurten ezingo dugu elkarrekin irteera hortaz gozatu, baina, urteari ahalik eta bukaera gozoena ematen saiatu behar dugula pentsatu dugu. Horretarako, hauxe da bi elkarteok, Gurutxurturekin batera,  egitea proposatzen dizueguna: 

  • Pandemiaren eraginez ezarri dizkiguten baldintzak errespetatuz, Zarauzko txokorik maiteenera joan, eta han bertan, gehienez 10 segundoko grabazio txiki bat egitea, ondoren Pagoetaren e-mailera (pagoetame@gmail.com) bidaltzeko. Grabazioa egiteko telefono mugikorra erabil dezakezue.  Jasotzeko epea Azaroaren 30 baino lehenago-

Zuengandik jasotako grabazioak elkartu eta ikus-entzunezko polita egitea da gure konpromisoa. Ez gara profesionalak, baina egingo dugu zuei bidaltzeko modua. 
Desiatzen gaude zuen grabazioak jasotzeko. Animo eta aldez aurretik mila esker
Pagoeta M.E, Gurutxurtu eta Arkamurka natura-elkartea

Pagoeta- Gurutxurtu- Arkamurka ekimena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.